lunes, 23 de abril de 2012

PEÑA ESPATA EDO A RALLA ETA BACÚN MENDILERROA.






Ibilbide hau Colladareta-ren inguruan pasatu genuen asteburuaren bigarren zatia izan zen. Cubilar de Espata aterpean larunbataren gaua pasatu eta gero, igandean Peña Espata edo A Ralla igo genuen eta Bacún mendilerroa, bere bi gailurrekin, Bacún norte eta Bacún sur, zeharkatu genuen. Geroago Vilanua-ra jaitsi ginen.


Cubilar de Espata aterpetik (1680 m) atera ginen. Hegoekialdeko norabidearekin Bozuelo erreka zeharkatu genuen eta malda aldapatsuak igo genituen Peña Espata eta Bacún Norte bereizten duen mendilepora heldu arte. Elur pixka bat bazen maldetan. Behin mendilepoan, ezkerrera jo genuen, iparrekialderantz, Espataren asken maldak igotzeko. Gailurra (2200 m) lortzeko harrizko gandorratik pasatu behar genuen, ekialderantz begiratuz. Collarada eta Collaradeta inguruetan nagusiak dira.


Mendilepora itzuli ginen berriro, hegoaldeari ekin genion, harriezko eta belarrizko aldapa igoz, Bacún Norte-ren tontorrera (2190 m) heldu arte. Hemendik Bacún Sur-era (2115 m) eraman gintuen luze eta belarrizko mendilerroa zeharkatu genuen.


Vilanu-era jaisteko norabideaz aldatu ginen. Hirurehun metrotan zehar iparekialderantz zuzendu ginen, pinudia zeharkatuz jaisten den kordalera ailegatzeko. Behin basoan, bidezidor nabari batek, lehenik hegomendebalderantz eta gero hegoalderantz, jeisten lagundu zigun zig-zag egiten duen pista bat aurkitu arte.  Pistatik beherazten  jarraitu genuen enbor batek moztu zuen arte, orduan ezkerrera. Mugarriek erakutsi zigun bide berria. Basotik atera ginen larra batzueetara, eta dagoeneko ibilbidearen beheko zatian zuzendu ginen iparralderantz Vilanuaren tren geltokira heltzeko. Minutu batzuen buruan bageunden Vilanuaren erdian. Ibilbideak bost ordu edo iraun zuen.






No hay comentarios:

Publicar un comentario