lunes, 11 de junio de 2012

ASPE AISATIK




Aisatik Jasa mendatera zuzentzen den errepidea hartu genuen. Herritik kilometro ta erdi batera, gutxi gora behera, eskuinera jo genuen bailararen hondoraino, Riguelotik oso hurbil. Aurrerago joatea galarazten duen burdinezko hesi baten ondoan utzi genuen autoa. Boj usaina nagusia zen. Porlanezko pista batetik abian jarri ginen IE (1480m), berehala Saleras eta Napazalgo  lautadetan gure aurrean zeuden.  Estarrón eta Iger errekek lautadak zeharkatzen dituzte, eskuinean La Llana del Bozo, La Llana de la Garganta, Aspe eta Lecherines daude eta ezkerrean Mesolaren Kordala. Benetan paisaia zoragarria.


Metro gutxietan Saleras aterpetxera heldu ginen. Jarraitu genuen iparrralderantz, Saleras lautadan sartu eta bertan Iger erreka seharkatu genuen. Iparralde galdu gabe belarrezko maldetan igotzen hasi ginen bidegurutze batera heldu arte (1900 m). 


Ezkerreko bideak “La Llana del Bozo”-ra eramango gintuzkeen eta eskuinakoak “Aspe”-ra, gure bidea. Pixka bat aurrerago aurkitu genuen “El Embudo” (1920m), harrien arteko eskote modu bat. Igotzen segitu HE eta denbora gutxian norabideaz aldatu ginen IE Las Llanas igarobidera zuzentzeko. Norabide berberarekin mugarriez ondo markaturiko kars batean barrena ibili eta gero toki elurtu eta zabalera atera ginen. 

Dagoeneko gure aurrean “La brecha de Aspe” zegoen, “La llana de la Garganta” eta “Aspe” bereizten duen mendilepoa. “Aspe” eskuinako mendia da. Jarraitu IE malda elurtua eta aldapatsua igotzen tontoraurrea lortu arte, tontorretik oso urbil.  Tontorrera ailegatu baino lehen igaro behar izan genuen medilepo txiki bat non “El tubo de Aspe” kanala amaitzen den, gailurra lortzeko gurea baino bide zailagoa (P.D). 


Harrien artean gailurrera heldu ginen. Gure aurrean Midi, Vignemal, Balaitus, Frodiellas, Palax, Perdido.. ; eskuinera Collarada y Telera; bizkarrean mendebaldeko Pirineo; gailurran bertan ardo zurrutada edatera gonbidatu gintuen Hernaniko talde bat.
Bide beretik itzuli ginen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario