martes, 5 de junio de 2012

LA PICA DEL JIERRU




Jito de Escarandi-tik atera  ginen hegoalderako norabidearekin, Caseton de Andara-raino heltzen den pista zabaletik.


Alde honetan, Andaran, XIX. mendearen erditik 1940ko hamarkada arte bauxita eta kalamitazko meatzak lan egin ziren. Lan haien aztarnak dira meatze pilo bat, Caseton de Andararen aurrean dagoen bagoneta eta mineral zamatzeko pistaz osaturiko sare trinkoa.


Casetón-etik igotzen hasi ginen, hegoekialderantz eta gero hegomendebalderantz, pista eta bidesidor nabarietatik Castillo del Grajal-aren azpian heldu arte. Maiatxan igo ginenez elurtegi izoztuak sarritan aurkitu genituen. Momentu batean kranpoiak jarri behar. Hegoalderantz jarraituz sartu ginen kordalean. Pixka bat aurrerago Grajal de Abajoren tontorrean geunden eta norabidea galdu gabe lortu genituen Grajal de Arriba eta Pica del Jierruren gailurrak. Bidean, mendebalderantz, ikus ahal genituen Picos de Europako erdiko mendilerroa , eta ekialderantz Andarako ekialdeko mendiak: Samelar, Macondiu, Sagrado Corazón, La Junciana. Pica del Jierruren tontorretik, hegoalderantz,  ikus genitzakegu La Silla del Caballo Cimero eta La Morra de Lechugales, alde honetan gure hurrengo helmuga.


Bide beretik itzuli ginen bi salbuepenekin. El Grajal de Abajo pasa eta gero hegoekialderantz zuzendu ginen La Rasa de La Inagotable-aren aldapa igotzeko. Gailurretik itzuli ginen berriro bidera. Behin Caseton de Andaran, Jito de Esacarandi-ra pistatik itzuli beharrean jaitsi ginen Valdediezma errekatik, pistaren eskuinera, Majada Jazuca arte. Bertan hartu genuen pista berriro azken metroak ibiltzeko autoa aurkitu arte.




No hay comentarios:

Publicar un comentario