miércoles, 5 de septiembre de 2012

BEDON ETA PICON CUESTAHEDO-TIK.





Espinosa de los Monteros-tik atera ginen, BU-543 errepidetik. Metro batzuk Cuestahedora heldu baino lehen, pista batek eskuinara sartzen gaitu herriaren iparraldeko muturretik. Bedón-en gailurrean telebista antena jartzeko pista egin zuten. Hasieran iparralderantz metro batzuk igotzen ditu eta gero hegoalderantz zuzentzen da azkenean berriro iparralderantz joateko.Horrela pistak bihurgune handi bat  marrazten du Bedón-en maldetan Bedón eta Picón bereizten duen mendilepo batera iritsi arte. Mendilepoa 949 metroko altitudean dago.


Mendilepotik iparekialderantz zuzendu ginen mendiaren goiko aldea inguratzen duen harresiaren ertzetik. Hogei minututan buzoian eta antenetan geunden, 1091 metroko altitudean.
Itzuli ginen , berriro, mendilepoan eta iparamendebalderantz pista berri bat hartu genuen El Picón gailurrera heltzeko,1044 metroko altitudean. Azken zatian pista desagertzen da eta arreta jarri behar diougu hitoei. Gailurrean buzoia beharrean harri puntaduna dago.



Ibilbidearen zehar eta gailurretatik ikusten diren ikuspegiak izugarriak dira: Espinosa eta bere inguruko mendiak; aldeko gailurreik garrantzitsuenak, Castro Valnera, Imunia, Picón Blanco, Caballo, Zalama eta Los montes de La Peña; eta iparraldetik Sotoscueva-ko arana ixten duten harresi semizirkularrak, Bedón eta Picón-etik hasten direnak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario