martes, 18 de diciembre de 2012

CANFRANC HERRITIK LECHERINES KOBA IZOZTUA.




Ibilbide hau xendaletasuntzat har dezakegu. Ez da inongo tontorrarik heltzen ezta pausu arriskutsurik  emateko beharrik ere. Hala ere, 1000 metroko altuera igotzen da eta 16 kilometro ibiltzen dira, iganderako ibilbidetxo baino gehiago bihurtzen duena. Oso gomendagarria paisaiaren kontrastea dela eta: basoa, mendiko belardiak, kobaren inguruko kareharriak eta azkenean kobaren harrizko, hezetasunezko eta izotzazko iluntasuna.



Canfranc herrian (1040m) ibilbidea hasi genuen, herriaren hegoaldeko sarreratik. Errepidea zeharkatu genuen eta "gaztandegia bi kilometrora" esaten duen seinale tantai baten ondoan bide zidorra hartu genuen. Metro gutzietara aurkitu genuen beste seinale tantai bat GR.11.1-ena (argazkia). Mendebaldelko norabidearekin bide zidorra segitu genuen. Lehenik etxe batzuen ondoan pasatu genuen (argazkia) y pizka bat aurrerago pinudi batean sartu ginen (argazkia), Los Arones amildegitik altitudea irabazten gindoazen bitartean . Errekaren ondoan bidea doa eta ura kudeatzeko egiturak ikus daitezke (argazkia). Zati honetan iturri bitxia daukagu "La fuente de la paja", urazko haría besterik ez da eta edateko lastotxo bat edo zerbait antzekoa beharrezkoa da (argazkia)).
Tarte batean hegoalderantz zuzendu ginen eta gero mendebalderantz. GR. 11-ren marra zuriak eta gorriak agertu ziren maiz (argazkia) baita seinale tantaiak ere. Gabardito bidea (ez nahasi Hecho baiarako Gabardito-arekin) eta gure bidezidorra lotzen diren lekuan seinale tantai bat dago, Gabardito, Canfranc eta Vilanuarako norabideak adierazten dituena (argazkia). Iparmendebaldeko norabideari eutsi genion baina zig-zag-en bat eta bihurgun itxiaren bat ere.
Los Abentazos iturritik (argazkia)(argazkia) (1340 m) pasatu ginen eta aurrerago Gabardito zabalgunera heldu ginen, yadanik pinuditik kanpo. Zabalgunearen sarreran altitudea (1590 m) okertutua daukan seinale tantai bat dago (argazkia). Gure ustean benetako altitudea 1450 metrotik gora ez da igotzen. Iparralderantz bide zidorra nabaria jarraitu genuen, gero mendebalderantz eta azkenean gabarditoko baso-aterpera ailegatu ginen (1500 m) (argazkia). Gure eskuinera, ekialderantz, ikus genitzakeen, lainoen artean, "Los Campanales de Collarada", "Collarada" eta " IP-ko zirkuaren tontorrak (argazkia).
Mendebalderantz jarraitu Aguaré edo Añaza amildegia pasatu arte. Bertatik iparmendebalderantz zuzendu ginen. Beste pinudi batean sartu berriro eta Campón amildegira ailegatu ginen. Hemen bidea iparekialderantz aldatzen da. Pinudia atzean utzi genuen eta Lecherin bajo zabalgunean sartu ginen. Berehala Lecherines bajo baso-aterpean geunden (1700 m) (argazkia) (argazkia). GR11-ren marra gorriek eta zuriek utzi gintuzten Magdalena mendilepora zuzentzen zirelako, Lopez Huici aterpetik pasatuz (argazkia).
Guk iparekialderako norabidea hartu genuen (argazkia). Kareharrizko eta belarrezko aldapa pikoa igotzen den bidezidorra segitu genuen, Tortiellas menditik jaisten diren maldetako eskuinetik, Lecherines koba izoztura heldu arte (2080 m) (argazkia). Azaroan joan ginen , ez zen izotzezko zutabe ospetsuak ikusteko hilabete egokia. Izotz-burruntzi batzuekin etsitu behar izan genuen (argazkia) (argazkia) (argazkia). Egun euritsu egin zuen eta koba ailegatzeko azken tartea  lainoen artean igo behar izan genuen (argazkia). Aldaparen zatirik aldapsuenaren ondoan El Cuartillo leizea dago (1880m), ikusi ezin genuena.




No hay comentarios:

Publicar un comentario