domingo, 9 de diciembre de 2012

OLIBON, BERNERA MENDI TONTORRAK ETA PUNTA ALTA DE NAPAZAL. LIZARA ATERPETIK BERNERA MENDILERROAN ZEHAR BIRA.




Mezu honetan mendiko egun bat, ikusgarria eta erabatekoa, kontatzen dut. Bernera mendilerroa zeharkatu genuen eta bere zazpi tontorrak, Olibon, Raube de Bernera, Bernera II, Bernera III, Bozo de Bernera, Bernera eta Punta Alta de Napazal, igo genituen. Ibili ginen 13 km ta erdi, 1300 m igo eta 2º graduko pausoren batzuk pasatu genituen. Bernera mendilerroaz gain begietsi genituen, ekialderantz La Llena del Bozo, La Llena de la Garganta, Axpe, Collarada (argazkia) (argazkia); iparekialderantz Midi, Balaitus, Palas  (argazkia) eta mendebalderantz Bisaurin, Secus eta Aguerri (argazkia).




Lizara aterpetik (1520 m) atera ginen El Bozo mendileporako norabidearekin, ekialderantz (argazkia). “Llanos de Lizara” zeharkatzen duen (argazkia), “La Cueva” aterpera (1580m) igotzen duen (argazkia), Articuso amildegiko urjauzitxoen ondoan pasatzen den (argazkia) eta azkenik “El Bozo” mendilepora ailegatzen den bidezidorra segitu genuen (argazkia).
Mendilepotik ezkerrera bira egin genuen Iger amildegia igotzeko (argazkia). Eskuinatik  La Llena del Bozo-ren maldak jaisten dira eta ezkerratik Punta Alta de Napazal-arenak. Bidea, pixkanaka pixkanaka, iparralderantz zuzentzen da. Amildegia estutzen doa eta errekak urjauzi bat osatzen du, ur gabekoa pasatu ginenean (argazkia).
Metro batzuk gorago, jadanik Olibon eta Raube de Bernera Ikusi ahal genituen (argazkia). Mendilepo txiki batek (2420 m) banandutak, elkar bereizten dute Olibon, eskuinakoa, marroi kolorekoa eta garaiagoa delako eta Ruabe de Bernerak, ezkerrekoa, kareharrizkoa dela berezko gris kolorea duelako. Ezkerrera jo genuen, norabideaz aldatuz IM, mendilepora igotzeko (argazkia). Olibon gailurrera (argazkia)) (2475m) igotzeko bere gandor aldapatsutik, kontu handiz, trepatu behar izan genuen (foto). Berriro mendilepoan errazki Ruabe de Berneraren tontorrera (2465 m) heldu ginen (argazkia).
MIM norabidearekin mendilerroaren kareazko gandorra kurritu genuen (argazkia) eta bertan beste hiru tontorrak igo genituen. Lehenik Bernera II-ra (2448 m) iritsi ginen, mendilepo txiki batera jaitsi ginen eta Bernera III-ra (2444 m) heldu ginen (argazkia). Tarte honetan zaila ez diren baina kontuz eman behar ditugun pauso batzuk badaude, 2ª- gradukoak (argazkia) (argazkia) (argazkia). Jarraitu genuen aurrera eta El Bozo de Berneraren gailurra (2454 m) zapaldu genuen (argazkia).
El Bozo de Bernera eta Bernera III-aren arteko mendilepo txikira eta hemendik hegoalderako norabidea hartu genuen lehenik Bernera mendilepora (2380 m) jaisteko (argazkia) eta gero Berneraren gailurrera (2431 m) ailegatzeko (argazkia). Hemen aurkitu genuen San Mateo de Gállego-ko talde bat (argazkia). Hemendik agur bero bat.
*Bernera izena duen mendia  pasatu berria genuen kareazko gandorratik bereiztuta dago, Bernera mendilepoa erdiko pausoa eta egokiena delarik.
Mendilerroaren gailur guztia igotzeko Punta Alta de Napazal besterik ez zitzaigun falta. Bernera mendilepora itzuli ginen. Hemendik, hegoalderantz, ezkerreko sakonunera jaitsi ginen baina hondoraino heldu baino lehen eta norabideari eutsiz belarrezko malda igotzen hasi ginen Punta Alta de Napazal-aren gaiulurra zapaltzeko (argazkia).
Punta Alta de Napazal-aren hegoaldeko aurpegitik jaitsi ginen. Bidea mugarriz markaturik dago eta oso aldapatsua da (argazkia). Lehenik hegoalderantz jaitsi ginen, gero ekialderantz eta berriro hegoalderantz El Bozo mendilepora ailegatu arte (argazkia). Ordu bat beranduago Lizara aterpean geunden (argazkia), baina lehenago Los Llanos de Lizara-n izen bereko trikuharriri argazki batzuk atera genizkion (argazkia).




No hay comentarios:

Publicar un comentario