domingo, 10 de febrero de 2013

ROYS PEAK, TITITEA/MOUNT ASPIRING-EN BEGIRATOKIA.





Altitudea:   1581 m
Tartea: 1260 m
Ordutegia:   2.30 h
Distantzia: 6.5 km
kokapena: Zeelanda Berriaren Alpes-etan

Wanakatik atera ginen Wanaka laku zabala inguratzen duen errepidetik. Sei kilometrora Roys Peak Trak seinale-tantaia aurkitu genuen, parking-a seinalatzen non kartel batek igoeraren ordutegiaren berri  ematen duen, bi  edo hiru ordu  gailurrera arte. Nahiz eta ordutegia oso azkar izan orokorrean nahiko izaten da.
Ibilbidea hasi genuen (320 m) hesi baten egurrezko mailak igoz, bidean zehar beste hiru hesi  zeharkatu genituen. Ibilbide osoan tontorra ikusten da. Gailurrera ailegatzeko lurrezko eta belarrezko pista batetik iparekialdeko malda berdea zeharkatu behar genuen (argazkia). Hasieran bideak oso pikoa ez den aldapan zigzag egiten du; erdian ibilbidea leunago bihurtzen da eta zeharkatzen du malda osoa. Astiro aurrera egiten da. Gure aurrean ikuspegi ikaragarriak, lakua, arkakaratsak eta ardiak.
Goiko zatian belarrez beteta dago eta aldapak gora egiten du berriro. Iparraldeko gandorraren bizkarrera heldu  ginenean (argazkia) (1330 m) (2.00 o.) gailurrak eta lakuaren beste aldea ikus genitzakeen. Gandorraren ertzetik  jarraitu genuen.  Bideak bira bat egiten du lurrezko eta belarrezko aldapa pikoa  ekiditeko baina guk aldapa igotzea erabaki  genuen. Behin aurregailurrean egonda bidera berriro itzultzen da edo ertzetik segi daiteke, pixka bat airekoa, Roys Peak-ren etxetxo eta antenaraino (1581 m) (2.30 o.). Gailurren lerroan Tititea/Mount Aspiring (3033 m) nabarmentzen da (argazkia), Mount Cook mendigunetik kanpora dagoen 3000 metroko mendi bakarra izanik; Zeelanda berriaren mendirik ospetsuena  Mount Cook-tik aparte. Aurregailurratik ikuspegi ederragoak ikuste dira gailurratik baino.

Luis.



No hay comentarios:

Publicar un comentario