martes, 19 de marzo de 2013

"CUCHILLON" ALTO CAMPOO-KO ESKI-PISTATIK.




Hasieran Braña Vieja-ko zirku osoa eta bere gailurrik altuenak (Cuchillón, Tres Mares, Cornón y Bóveda)  ibiltzen saiatu ginen baina eguraldi txarrak ez zigun amaitzen utzi. Lainoak eta haize bortitzak amore ematera behartu gintuzten Tres Mares gailurrera ia heltzen ari ginenean. Lerro hauetan Cuchillón-go igoeraz bakarrik idazten dut. Itxaron beharko dugu beste batean zirku osoa osatzeko.


Eski-pisten parking-ean autoa utzi genuen(1650 m). "El Castro" teleskiaren kabinara (pista beltza zk.8 eski-estazioaren maparen arabera) zuzendu ginen, Calgosa eraikinaren atzean eta ezkerrera kokatuta dagoena.Teleskiaren lerroa jarraitzen igoera hasi genuen (HM) baina bostgarren zutoian ezkerrera jo genuen (H) irtengune bat gainditzeko. Jarraitu genuen (HM) gailurrera ailegatu arte (2168m) (1,30o.). Lainoak lagundu ginduen ibildide osoa, berez ezin genuen paisaia ikusi. Crampoiak erabili behar izan genituen.
Gailurran topo egin genuen eski alpino ziharduten bi eskiatzaileekin, jende atsegina. Igoeran galdu nituen eskularruak eta lagundu zidaten bilatzen, nahiz eta eskularruak ez agertu. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario