sábado, 27 de abril de 2013

LE DEC DE LHURS ANAPIATIK




Neguan ez dugu mendi egiteko aukerarik izan, baina udaberriak lehenengo ibilbide bikaina oparitu digu. Lescun-etik igo genuen Le Dec de Lhurs eta hurrengo egunean, Cabane Claveranne artzain-aterpean lo egin eta gero, igo genituen Hiru Erregeen Mahia eta La Tabla. Pirinioak elurrez beteta zeuden, eguraldia ezin hobea goi-mendi egiteko, eta gu mendi igotzeko gogoz hiru hilabete ezer egin gabe eta gero.


Le Dec de Lhurs Anapiatik.
Anapiatik (1000 m) Lhurs lakura zuzentzen den pista hartu genuen, seinal-tantaiak jarraituz. Gaingiroki bideak Bilareren hegoaldeko hegalak zeharkkatzen du lakuara heldu arte. Ibiltzen hasi ginenean jo genuen ipar mendebalderantz, berehala norabideaz aldatu ginen hegoekialderantz kurba itxia marraztuz. Gero mendebalderako norabidea jaso genuen laku eta bordeetara arte. Ibilbidean Bresme eta larrangus basoa zeharkatu genuen, bertatik Le Pic Lariste-tik Le Pic Poure de Lamari-ra doan kordala ikus genezaken, eta Le Dec de Lhurs-ek bere ekialdeko aurpegia erakutsi digu, argazki hoberena merezitakoa. Aurrerago, Landrosque deritzoten pasabide piko eta estu batera heldu ginen, Billare eta Le Dec de Lhurs-en artean kokatuta. Gora igo ahala inguruko mendirik altuenak agertzen zihoazen, Hiru Erregeen Mahia eta Pene Blanque. Pasabidea behin gaindituta, minutu gutxien buruan, lakura eta Lhurs-ko bordeetara ailegatu ginen (1700m).
Bordeetako bat elurren azpian zegoen eta bestea, Cabane Claveranne, hamar pertson lo egiteko moldatuta zegoena, sarrera irekita jasotzen zuen. Geldialdi txiki bat egin genuen, motxilaetatik lo egiteko sakua, zerria eta astebururako janaria ateratzeko.
Ibiltzen jarraitu genuen Le Dec de Lhurs-en gailurrera igotzeko. Le Dec mendilepoan amaitzen  den malda zabala igo genuen, hegoalderantz. Gero ekialderantz jo genuen gailurrera gidatzen gintuen harrizko gandorra gainditzeko. Le Dec de Lhurs 2175 m. Tontorratik, hegoaldera begira, Collarada, Axpe, Castillo de Acher, Bisaurin, Peña Forca eta Lenito ikus genitzaken, eta mendebaldera begira  Acherito, Petrechema, Tabla, Mesa de los Tres Reyes eta Pene Blanque.





No hay comentarios:

Publicar un comentario