lunes, 13 de mayo de 2013

ARGALARIO BENGOLEATIK




Barakaldoko Bengolea auzotik Argalario mendia igo genuen.
Bengolean, Castaños ibaiaren ondoan, Argalarioaren errepikagailuraino igotzen den errepidea hartu genuen. Igotzen gindoazen, errepidea utzi gabe, baserrien eta etxeen artean. Argaetxe jatetxearen ondoan pasatu ginen, Sobrecampa-ra heldu ginen nondik Serantesen pirámide perfectua ikusi ahal izan genuen. Pizka bat aurrerago Argalari-Agirre eta Santa Luziaren arteko bidegurutzera ailegatu ginen. Bertan errepidea utzi eta mendian sartu ginen irtera daukan hesi batetik, mendebalderantz. 


Berehala hegoalderantz zuzentzen den  bidezidor batetik igo genuen , baina metro batzuk aurrerago bidea norabideaz aldatzen da, mendebalderantz, Goronillo mendiaren gailurraren ondoan pasatuz, pinudian sartu arte. Orain, bidea aldapatsu bihurtzen da errepidera ateratzeko berriro. 100 metroen zehar hegoalderantz jo genuen bihurgun itxi batera heldu arte. Uzten genuen errepidea berriro pinudian sartzeko, lehenik mendebalderantz eta gero hegomendebalderantz, bidezidor nabari batetik (ez joan alanbre-hesiaren ondoan baizik eta pinudian sartu). Bidezidorra, hegoaldeko norabidea galdu gabe, mendebalderantz,  gero ta gehiago,  zuzentzen doa. Bihurgune batzuk egiten dituen pista batek pinudia zeharkatzen du. 


Igo ahala zenbaitetan aukitu genuen pista. Ematen du pistak zatietan pinudia banatzen  duela. Azken zatian atera ginen eremu piko batera. Behin gainduta, antenekin instalazio batera igo ginen. Aldapan mendizale baten oroigarria ikusi ahal da. Buzoira eta monolitora ailegatzeko bakarrik falta zitzaigu 200 metro ibiltzea, gailurraren laudata belartsuan zehar. Horiek horrela, Barakaldo Mendi Taldeak, nire klub, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko buzoi eta monolito kokatu zuen 1979an. Hau da, taldea 1929an sortu zen, !alajaina!.
Gailurratik, hegoalderantz begira, ikus ahal izan genituen Pagasarri, Ganekogorta, Galarraga, Apuko, Eretza, Ganeran, Gazteran et abar.
Joan eta etorria bi ordutan egin genuen, gutxi gora behera.





No hay comentarios:

Publicar un comentario