miércoles, 1 de mayo de 2013

HIRU ERREGEEN MAHIA LESCUN-ETIK. IPARRALDEKO AURPEGIA.




Aurreko mezuan kontatu nuen bezala "Le Dec De Lhurs Lescun-etik", larunbatean Anapiatik Lhurs bordeetara igo ginen, gaua pasatzeko asmoz, igandean Pene Blanque igotzeko.
Hala ere, joan ahala ohartu ginen Pene Blanque-rako bidea itzalpean zegoen eta ziur aski izoztuta. Izotzak igoera sailduko zuen, batez ere gailurrean  non udan bigarren graduko pasabidea gainditu behar den.  Egoera honetarako behar den materiala, soka, ez generaman  eta helmugaz aldatu ginen.


Hiru Erregeen Mahia Cabane de Claveranne-tik.
Lhurs bordeetatik (Cabane de Claveranne) (1720 m) zuzendu ginen mendebalderantz, Lhurs edo Tabla mendileporantz (2297 m). Goiz altxatu ginen elur gogorra aurkitzeko. Joan ginen  igotzen mendilepora ailegatzen den aldapa piko baten azpian kokatu arte. Bere zatirik pikoenean, 150 m edo,  35ºko inklinazioa izango du, eta zati batzuetan gehiago. Gainditu genuen kranpoiez eta pioletez. Nahiz eta udaberrian izan, aurten inoiz baino elur gehiago daukagu eta elur geruza lodiak, goitik behera, inuguru osoa estaltzen zuen.


Behin mendilepoan zuzendu ginen eskuinera, iparralderantz, Pene Blanque-rantz, baina, lehenago esan dudan bezala, Hiru Erregeen Mahia eta Tabla igotzea erabaki genuen. Itzuli ginen hegoalderantz Mahiaren eta La Tabla-ren arteko mendilepoan kokatu arte. Gero, mendebalderantz, Mahaia igo genuen bere iparraldeko aurpegitk non elur gogorrazko aldapa txiki eta oso pikoa igo behar izan genuen. Nire ustean 20-30 metro luze eta 40º baino gehiagoko inklinazioa izango zuen. Hiru Erregeen Mahia (2448 m).
Mahaitik  La Tabla oso hurbil dago. Itzuli ginen mendilepora  eta igo genuen  La tablaren bizkarra gailurrera iristeko. La Tabla 2420 m.
 Gailurretatik Pirinio hunkigarria ikus ahal izan genuen .  Acherito, Petrechema, Peña Forca, Lenito, Bisaurin, Collarada, Axpe, Midi, Pene Blanque, Billare , Le Dec De Lhurs , Ukerdi, Budogia eta  abar.
Bordeetara itzuli ginen bide beretik.  Baina esan nahi dut aldapa pikoak igotzea errezago dela jaistea baino. Niretzat eskarmentu berria izan zen. Jaitsi ginen pizkanaka pizkanaka, lasaitasunez, kranpoia eta pioleta ondo sartuz.
Zerbait jan eta sakuak batu eta gero laku eta bordak utzi genituen Anapiara jaisteko Landrosque pasabidetik eta Bresme eta Larrangus basotik.
Oharra.- Gida eta bloc batzuetan irakurri dut Mahiaren eta La Tablaren arteko mendilepotik Mahiara igotzeko  bere hegoaldeko aurpegiaren harriak, Petrechemara begiratzen dutenak, trepatu behar ditugula . Guk igo genuenean harriek izotza zeukaten eta erabaki genuen iparraldeko aupegiaren elur aldapa pikoak igotzea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario