lunes, 17 de junio de 2013

ESPIGUETE CARDEÑO DE ABAJO-TIK




Eguraldiaren iragarpena txarra zen baina Espigueteren gailurrera ailegatu ginen, lainoz beteta izan eta zerua erabat estalita zegoen arren. Cardeño de Abajo-tik (1320 m) abian jarri ginen. Herriaren gainetik hasten den pista bat hartu genuen. Hasieran hegomendebalderantz gero iparralderantz eta azkenean mendebalderantz, gutxi gorabehera. Pistak landarez betetako ermua zeharkatzen du aritzekin, piorno-ekin eta isatsekin bidearen alboetan.



Hiru kilometroetara mugarri handia agertu zen  Espigueteren maldak nondik igotzen hasi  behar genuen adieraziz. Hasierako metroak belardiak ziren. Jarraitu genuen igotzen mugarriz mugarri eta gailurrera arte Iparralmendebaldeko norabideari eutsi genion. 



Pizkanaka pizkanaka aurrera joan ginen, kariazko harrietako eremura iritsi ginen eta gero  lehen elurtegira.  Pixka bat aurrerago harrieta, azaleko elurtua eta irristatsua, aurkitu genuen. Harrietaren eremua gailurrera eraman gintuen kanal handia da. Goiko aldeak elur geruza lodi eta biguna bazeukan eta ez genituen kranpoirik erabili behar baina pioleta bai aldaparen makurduragatik. Azkenean goiko ertzera heldu ginen baina gurutzea eta mugarri geodesikoa (2446 m) ukitzeko hogeita hamar metroko ertz zorrotza zeharkatu genuen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario