viernes, 2 de agosto de 2013

TXAMANTXOIA/MAZEEN GANDORREN ZEHARBIDEA.



Linza aterpetik (1330 m) abiatuz, gailurra begi-bistan, Errepidetik tarte txiki bat aurrera egiten da belardi baterino. Eskuinetik basoan sartzen den pista arbuiatuz, belarditik zuzenean igo ginen. Basoan sartu baino lehen mugarriak aurkitu genituen. Pagadi/izeidi hostotsuan aldapa pikoa igoz (Iparralde), altitudea irabazi ahala, bidezidorra argiagoa egiten da baita egurra ateratzeko pista bat agertu ere. Rinconada amildegiaren ezkerrera eramaten duen gandorra beti jarraituz, lautadatxo bat zeharkatu eta gero biratu ginen iparraldetik iparmendebalderantz. Behin gailurren lerroan, EIE ertza nabarmentzen da,  basotik atera ginen Aztaparreta lepoaren gainetik, orain gure bizkarrean kokatuta.


Nahiz eta bidezidorra eskistozko gandor aldapatsu eta ezegonkorrean ia ia ez ikusi, ertzea jarraitzea besterik ez zen. Erdiko tartean trinkotasun gutxi duten harriak trepatu behar genituen. Tarte honek, pixka bat airekoa, gutxi irauten du. Gainetik bidezidorra argiagoa da eta goiko zati aldapatsua sahiesten du Txamantxoia/Mazen gailur panoramikara bertara ateratzen den diagonala marraztuz.



Hegoaldeko isurialdetik jaisten hasi ginen, belarrezko tarte bat behin pasauta, harri ezegonkorrez beteta dagoen malda bat agertzen da bidea oztopatuz. Eskuinera errezago ibiltzeko bidexka bat dago. Hurrengo belarrezko aldapan hegoaldeko gandorran jarraitzea eta Malarrés-en bordarako pista bilatzeko, Belaguako isaurialdean kokatuta, lur erosoagatik bira zabala egitearen artean aukeratu behar da. Gandorren zeharbidea betetzeko gogoz, mugarriei arreta jarrita, pinu isolatu eta sasien artean altitudea galtzen gindoazen harrizko mailak gainditzen genituen bitartean. 


Behin mendiaren oinarrian, basoaren barruan, Huesca eta Nabarraren arteko banalerroaren alanbre-hesia topatu genuen. Maze lepoan kokatutako pasabideak Hueskako isurialdera itzultzen utzi zigun (1472 m). Bide markatu batek eta jarraian egoera txarrean dagoen pista batek beste pista zabal batera eraman gintuzten bertan kartel batek Maze lepoa adierazten du. Rincon de Maz-ko amildegitik doan pistatik bira zabala eginez bailara iritsi ginen. Ibaia berehala gurutzatuz asfaltotik itzultzeko edo eskuineko aldearen belardietatik aurrera eginez, edozein kasutan itzultzen gara errepidera Linza aterpean ibilbide zirkularra amaitzeko (1330 m) (F) (3.00h).


Luis.

No hay comentarios:

Publicar un comentario