domingo, 22 de septiembre de 2013

NARANJO DE BULNES HEGOALDEKO AURPEGITIK. LOS MARTINEZ-EN IGOERA.



Ez naiz eskalatzaile, ezta pentsatu ere, baina Naranjo de Bulnes-en gailurra zapaltzea desio bat zen, inoiz uko egin ez niona, nire motxilan perla bat. Baldintza batzuk batetzen baziren, garrantzitsuena, ziurtasuna bermatzen zuen kordadaren lehen on batek lagunduta joatea, Naranjo de Bulnes-en hegoaldeko aurpegia niretzat eskuragarria zen.


Rafa eta biok igotzeko gai ginela konbentzituak eta erabakiak geunden eta eta eskalada bermatzeko Altius-en gida bat, Sergio, kontratatzea erabaki genuen. Rafa ni baino askoz hobeto moldatzen da egoera hauetan, eskarmentu gehiago eta trebezia gehiago. Horrela antolatu genuen "el trio calavera" Sergio lehena, igoera irekitzen, Rafa bigarrena, Sergio bermatzen eta ni hirugarrena ez erortzea eta oso astuna ez jartzea beste beharrik gabe.


Igoera ez dut deskribatuko oso ezaguna dela eta. Hasieran 5º-ko pasabidea, itsaspenean, organoren tutuak, anfiteatroa etc. Jaitsi ginen Teogenes-tik lau rapelez, hiru luzeak eta bat motza, bigarrena extraplomo-arekin. Luis Alejos-ek "Alta montaña Iberica" eta David Atela-k "Los Urrieles, Macizo Central de Picos de Europa" egindako deskribapenei lotzen natzaio.













Nire sentsazioak oso askotarikoak eta kontraesanak izan ziren. 5º-ko itsaspeneko pasabidean beldur pixka batetik, arrazoirik gabe oso bermatua nengoen eta, organoren tutuetan eskalatzeko grina eta rapeletan gozamena arte. Esan beharrik ez gailurrera ailegatzea asetze betea izan zela. Rafak, bere aldetik, kontatu zidan horman ume bezala gozatu zuela eta hasierako zalantzen aurrean erabateko kaudimenaz eta bere buruaz ziur zegoela eskalatu zuela. Sergio, Altius-en gida, 100%-ean kordada bermatu zuen profesionala izateaz gain, pertson atsegina eta jatorra da, taldean integratzen dena, mendiko asteburu on bat pasatu ahal denarekin.


 Igoeraren eta pausoen eskema batzuk esekitzen ditut. Ikusten denez mendizale batzuentzat pausoak IV+-koak dira eta beste batzuentzat V-koak.















Beno, laburbilduz, niretzat, eta ez dut handitzen, eskarmentu ahaztuezina izan da.


Sergiorekin edo Altius-ekin harremanetan jarri nahi badu, hona hemen helbide elektronikoa  www.altiusaventura.com .



No hay comentarios:

Publicar un comentario