domingo, 1 de septiembre de 2013

TABLATO/SARRATO-RA IGOERA (2701m)



Panticosa-ko bainuetxetik (1640 m) GR-11 jarraitzen duen bidetik (betiko bidetik) igotzen gara Brazaroren urtegiraino (2380 m) (2 h.) . 


Urtegi zeharkatu eta gero, beste aldetik inguratzeko metro erdiko zabalera duen hormatxo bat ibili behar dugu. Bizkar batetik altuera irabazten jarraituz (hegoalde), iparraldeko kontrahormaren bidetik  Tablato/Sarrato-raino zuzendu beharrean Peña del Brazato-ren erortzeen azpian kokatutako zirkuan sartzen gara. Urtaroko aintzira batetik pasatu eta gero (2480 m) harritxarren artean igotzen gara hormaren oinarrira arte, horrela gailurraren ekialderantz irekitzen den bretxaren mailan kokatzen gara (2625 m). Aldameneko gandorra oso bertikala denez, hegoaldeko mendi-hegalean zehar ibiltzen gara zati ezegonkor batetik, hegomendebaldeko palarekin lotzeko. Harri eta belarrezko aldapa pikoak Tablato/ Serrato-ren gailurrera eramaten gaitu (2701 m) (3.30h.) .


Brazato eta Bachimaña- ren arroak inguratzen dituzten gailurrez gainera Tendenera eta Partacua mendilerroak eta IP-ko zirkuren tontorrak ikusten dira. Vignemale, Monte Perdido eta La Munia nabarmentzen dira. Ikuspegirik nabarmenena Argualas-ek, Garmo Negro-k, Picos del Infierno-k eta Gran Facha-k, atzetik Balaituz agertzen, osatzen dute. Gailur hau oso egokia da Ibones de Bachimaña aterpetik igoaldi-bideen panoramika egiteko.



Cuello Bajo de Brazato-raino (2502 m) mendebaldeko gandorratik berehala jaisten gara. Iparralderantz neketsuago jaisten da lurraren ezegonkortasuna dela eta. Zirkuren hondoraino heldutakoan, harritxarrez beteta, Tablatoren amildegitik jaistea (I) edo Brazatoren arrora (IIE) itzultzea aukeratu behar gara. Lehenengo aukera gutxitan erabiltzen da. Bestea aukeratzen dugu aintzirak ikusteko. Aintzira batzuen ondoan pasatuz Brazatoren Beheko Aintziraren kubetara iristen gara. Eskuineko ertzaren bidetik iguratzeko altuera galtzea komenigarria da. Aintziraren isurbidera heltzerakoan (2260 m) (4.45 h) belarrezko aldapa batetik jaisten jarraitzen dugu (IM). Ibilbidearen zirkulo ixteko Brazato eta Bachimañaren arroak lotzen dituen tutueriaren hurbil (2200 m) GR 11 aurkitzen dugu. Bide honek eramango gaitu berriro Panticosaren Bainuetxera (1640 m) (6.00h).


Luis


No hay comentarios:

Publicar un comentario