miércoles, 4 de septiembre de 2013

VALDESCAÑO-REN IBILBIDEA ETA SALCEDILLOKO BIRA



Ibilbide honetan bi ibilbide batu ditugu, Valdescaño u Orejones de Montescuso-ren ibilbidea eta Salcedillorena. Las Machorras-ean ibiltzen hasi ginen. Auzoaren erdian dagoen aritz zaharraren atzetik asfaltozko pista bat ateratzen da Trueba ibaiaren zubiraino, bertan uraska bat ikus daiteke. Zubi berean marra zuriak eta berdeak, gure bidea markatuz, agertzen dira. Marra zuriak eta urdinak agertzen dira ere, lagunduko digute zati bat, baina La Frente ibilbidearenak dira. Zubia zeharkatu eta berehala  Berolunchu auzoan gaude. Zementozko pista batetik eta borden artean jarraitzen dugu, iparmendebalderako norabidearekin. Los Pilangreros deritzoten leku batera heldu eta, tantai-senailea jarraituz, ibaira jaisten gara izen bereko putzuak ikustera, igeri egiteko txoko ikusgarria.


Bidera itzultzen gara, lehenik ibaiaren ondoan jarraitu eta bigarren zubi batera heldu baina berehala marra zuriek eta berdeek mendian zehar garamatzate, La Imuniaren mendi-adarren azpian pasatuz.  Gero, ibaitik urruntzen gara, Salcedillo-ren ondoan, Lunarako errepidearen zubira jaisten den zementozko pista batekin borda-talde bat aurkitu arte. Valdescaño-ren ibilbidea bertan amitzen da. Leku honetan parking, harrizko mahiak eta eserlekuak egin dira. 


Errepidearen beste aldetik Bernacho-rako  bidea adierazten duen kartela ikusten dugu. Leku berean gure ibilbidearen bigarren zatia hasten dugu, Salcedilloko bira. 2,5 kilometroko ibilbide zirkularra da. Lunadaren zubian hasi eta  metro batzuk beherago errepide berean amaitzen da. Bernacho-rako bidea (marra zuriak eta horiak) eta Salcedilloko bira (marra zuriak eta urdin argiak) elkartzen dira 800 metrotan zehar. Bereizten direnean Salcedilloko birak ibilbide zirkularra marrazten du, aurrerago Trueba ibaiaren parean doa eta zubi erromatarrean amaitu errepidetik oso hurbil.


Valdescaño-ren ibilbidetik itzultzen gara Las Machorras-era. Guztira, joan eta etorria, 8 km dira, ia tarte gabekoa.






No hay comentarios:

Publicar un comentario