martes, 15 de octubre de 2013

ESCARRA AMILDEGIAREN TONTORRAK.



Escarrillatik (1150 m) Tena arana igotzen duen errepidea jarraitu genuen, Escarra ibaiaren gaineko zubia zeharkatuz. Tunelaren ahoan errepide zaharra hartu genuen eta berehala PR baten sienaleak aurkitu genituen. Basoan sartzen den, Tunel gainetik pasatzen den eta Las Grampas-en erortzeen azpian zigzag-ean igotzen duen bitartean Escarra ibairen gainean altitudea irabazten duen bidetik marra zuriak eta horiak doazen. Tarte malkartsu eta, noizbehinka, arriskutsutik ateratzean Bastzo bat zeharkatzen da eta gurutze batera heltzen da (1600 m) (1h) PR HU-91-ri buruz kartelekin.


Escarra urtegia agertzen denean bideak horizontalean aurrera egiten du. Heldu baino lehen Pazino mendileporako bidegurutzea (1600 m). Bi bideak utziz, mendebalderantz muino bat gainditu genuen eta Escarra urtegiaren gainean dagoen belarrezko kotara (1829 m) iritsi ginen. Hurbil dagoen Tosquera mendilepoan (1816 m) Punta de Pazinotik (1965 m) datorren kordalarekin lotu ginen. Bertan hasi genuen gando-zeharkaldia beti mendebalderantz. Lehen Puntas de la Tosqueran (1946 m) (2.15h) utzi gintuen belarrezko aldapa igo genuen.


Hurrengo sakonunetik (1894 m) beste belarrezko kota bat (1927 m) gainditu genuen Punta Condiana (2239 m) ( 3.00h) heltzen uzten duen igoera aldapatsua baino lehen. Kontrako gandorra malkartsua da, sahiestu genuen hegoaldeko gandorratik pixka bat jaitsiz, gero IM diagonalean, Hurrengo bretxara heldu arte (2214 m). Punta Sorpenara (2249 m) harri deslaiazko aldapatik berehala iristen da.  Kordaletik jarraituz, beste sakonune batetik (2209 m) Pico de Tres Hombres (2276 m) (3.45h) igotzen da, bertan gandor-zeharkaldia amaitzen da. Tontor honetatik iparralderantz Midi d`Ossu, Sierra de Ferraturas, Arriel, Palas, Balaitous, Picos del Infierno y Pico de las Argualas. Hegoalderantz Gallego Ibaiak Sierra de Tendenera  Sierra de la Partacua-tik bereizten du. Sierra de Partacua Pico Escarra, Pico Anayet eta Col de Portalet-en bidez luzatzen da.



Aurreko mendilepora itzuli ginen (2209 m), Condina Iturria sortzen den zirku txikiatik hegoalderantz zuzendu ginen. Eskuineko aldetik errekaren bidea jarraitu genuen (H). Escarra amildegiaren hondorantz urak erortzen direnean eskuinagora desbideratu ginen, belarrezko pala aldapatsuak jaitsi ginen arana zeharkatzen duen pista arte (1700 m). Aurrean genuen artzain-etxola bi ohatzeekin eta bi lastaira apurtuekin. Pista jarraitu genuen (E) beherako noranzkoan, Escarra urtegiaren adatsan kokatuta dagoen  abere-pabiloira ailegatzean aldameneko zubiaren gainetik (1630 m) ibaia zeharkatu genuen. Hegoalderantz jira egiten duen pistan iraun eta erreka igarotzen uzten duen pasagunea ez ikusi eginez, Gorgol amildegitik igo ginen Tramacastilla urtegi arte (1690 m) (5.15 h). Bitan adarkatzen duen pista utziz, presatzen den ibon eskuinaldeko ertzetik ibili genuen. Presara alegatzean, behean ingurua zingiratsua denez,  medilepo batera (1806 m)  zuzentzen den belarrezko aldapa (IE) igo baino lehen inguraketa txiki bat eman genuen. Orain, Tarmañones mendilepoa bilatu beharrean (IE) eskuinera desbideratu ginen (HHE). Larreetatik aurrera egiten duen bidezidor batek, ondo seinalatuta, azken gandorrara eraman gintuen (IE) dagoeneko oso hurbil Punta de Tarmañones edo Pimendalluelo-tik (1966 m) (6,15h). Belarrezko tontor honek Tena arana inguratzen duten mendilerroetako eta kordaletako bista bikainak eskaintzen duitu, baita Vignemal-ekoak ere.


Punta de la Cochatara begiratuz jaitzi ginen  iparraldeko belarrezko pala aldapatsutik, behin Tarmañones mendilepoan (1754 m) Tallata amildegitik jaisten den bidezidorra hartu genuen mendi-hegalean zehar ibiltzen den beste pista bat aurkitu arte. Jaisten jarraitu genuen (EIE) El Saldoren kontrahormatik basoan zehar. Escarra ibaiaren ondoan doan beste pista bat hartu genuen errepidera heldu baino lehen Escarrillatik oso hurbil.

Luis.


No hay comentarios:

Publicar un comentario