domingo, 17 de noviembre de 2013

GAMUETAKO BASOA. LINZAN, ANSÓ.


"Gamuetako basoa"  Linza aterpetik hasten den ibilbidea da. 7,5 km egiten ditu eta 300m aldea igotzen du. Erraza baina ikusgarria, batez ere udazkenean, basoa koloreez hornitzen denean zuhaitzak hostoez biluzten dira baino lehen. Bidea ondo balizatua eta markaturik dago marra berde eta horiez.


Linza aterpetik Zaldiaren igarobidera igo genuen (H) pagoen artean gogorra ez den aldapa batetik. Gero jaitsi ginen hegoalderantz, belardien artean, aurrerago basoan sartzeko. Kilometro batera norabideaz aldatu ginen ekialderantz eta Plana de Diego-tik datorren errekatxo  baten ibarbideari jarraitu genion.


Beste kilometro batera, gutxi gorabehera, erreka zeharkatu, hegoaldera jo eta belarrezko aldapatxo bat igo genuen eta Gamuetako basoan  sartu ginen. Jaitsiera hasi genuen Gamuetako amildegitk mendebalderantz biratuz.


Egurrezko zubitik zeharkatu genuen errakaraino jaitsi ginen. Norabidea galdu gabe, bertan hasten zen pista bati jarraitu genion errepidera arte, klerikoen iturriaren parean. Errepidetik, iparalderantz, heldu ginen berriro Linza aterpera. Udazkenean pagadiaren edertasunaz gain, Txamantxoiaren ikuspegiak gozatu ahal genituen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario