lunes, 2 de diciembre de 2013

MASCUNGO ARROILA


Guara mendilerreoa, Pirineoetako hegoalderantz, kareazko mendilerroa da. Bero eta Mascun ibaiek zeharkatzen dute arroil sakonak zizelkatuz, baita harrizko paisai izugarriak sortuz ere. Bertan kirol desberdinak egiten dira baina agian arroil-jaitsiera ospetsuenetariko bat da. Guk joan ginen beste asmo batekin. Paisai izugarri hau gozatzen utz ziezagun Ibiltaritza-ibilbide bat ibili nahi genuen. Hasi baino lehen esan beharra dago ibilbide hau egin baino lehen ibaibidearen ur-maila nola dagoen jakin behar dugula. Ur gutxiarekin baino ezin da egin. Azaroa hil egokia izaten da.


Ibilbidea oso erreza da, ez dago galtzerik. Rodellar herritik jaitsi ginen Mascungo arroilara, iparralderantz. Bidea markaturik eta baizatuta dago,  baita herrian bidea azaltzen digun  kartela aurki daiteke ere.  Lehenengo unetik, ibaiaren igadura dela eta, harriek eta amildegiek hartu dituzten itxurak oso ikusgarriak egin zitzaizkigun. Ibaibidean sarturik ibili ginen (I) ur gutxiarekin. El Castillo Baselizaren  eta Mascungo iturriaren ondoan pasatu ginen. Jarraitu (IM) ibaibidea utzi gabe eta hiru kilometrotara bidegurutz batera heldu ginen. Bidea banatzen da ezkerratik Orin herrira igo eta eskuinera ibatik jarraitu, gure bidea. Bertan ikus daitezke bitxiak diren harrizko eraketak, La Ciudadela eta La Cuca de Vellostas deritzenak. Argazki pilo bat atera genien arroilaren hormetan dauden kobei eta puro-itxura duten eraketa erraldoei. Ibaibidearen erdian dagoen harrziko bola erraldoi bat, "El Bolo dó Real" oso bitxia egin zitzaigun ere.


Hemendik aurrera bidezidorra ez da oso nabaria, kontu handiz ibili behar da. Ibaiaren hormak ixten diren ondorioz ertzeetatik ibilbide paralelo ibili behar genuen, batzuetan maldeetatik trepatuz eta besteetan ibaibidearen harriak sahiestuz, baina beti bidezidorra, mugarriak edo seinale-zutoiak jarraituz. Horrela beste harrizko eraketa bitxi batera ailegatu arte, " El Beso" deritzona. Urak zizelkatu du ate obalatu bat eta goiko harriek elkarri pot egiten diotela ematen dute. Hemen ibaibidea sakonagoa da, eta eskuinetik, joatearen arabera, atera beste biderik ez zegoen. Muxuaren beste aldera pasatu ginen malda malkartsu batetik. Metro gutxietara Otin Turmo mtik igotzeko bidea adierazten duen seinal-tantai bat aurkitu genuen. Aldapa igo genuen El Turmo bidetik, zig-zag eginez. 250 metroko tarte gainditu  mendilepo batera ailegatu arte nondik eskuinera ikusi ahal genuen Otin herria eta gure aurrean, hondoan, El Tozal de Guara.


Mendilepotik, pista batetik, (IM) Otinean sartu ginen, herri hustuta, etxeak eta eliza erortzear daude. Seinal-zutoiak jarraitu genituen (M) herria zeharkatzeko. Gero, Iparralderantz, itzulera hasi genuen berriro Mascunera jaitsiz, hain zuzen ere goizean pasatu ginen bidegurutzera, La Ciudadela-ren  eta La Cuca de Vellostas-en ondoan. Rodellar-era heltzeko asken zatia goizean egin genituen urratsak berriro ibiliz amaitu genuen



No hay comentarios:

Publicar un comentario