lunes, 16 de diciembre de 2013

NOCITOTIK, LA PILLERA TROKAN ZEHAR IBILBIDE ZIRKULARRA


Nocitotik Tozal de Guararako bidea hasten den toki berean  ibilbide honi hasiera eman genion. Nocitoko zubitik, pista batetik, hegoalderantz 2 kilometroko bidea egin genuen, Gautizalema errekarekiko paraleloak. Bidegurutzera ailegatu ginenean ezkerretik erreka gurutzatu genuen. Seinal-zutoiak adierazten duen norabidea jarraitu genuen la Pillera trokan sartzeko. Kanalizazio bat aurkitu genuen eta zenbaitetan la Pillera erreka zeharkatu genuen. Lurrekoaren arabera errekaren ertz batetik edo bestetik doan pista segitu genuen ekialderako norabidearekin harik eta beste seinal-zutoi batera ailegatu arte . Bertan bidea bitan banatzen da. Batek, Tozal de Guararako norabidearekin, ezkerrera jotzen du eta besteak la Pillera errekazulotik aurrera jarraitzen du. La badina de Estañonero aurkitu genuen, toki ederra  benetan. Handik gutxira  Brazo de mar deritzoten lekuan eta ibilbidearen amaieran geundela   adierazi zigun beste seinale-zutoi bat ikusi genuen. Metro batzuk aurrerago Fuen del Guaril-era heldu ginen,  la Pillera errekaren iturburua delarik. Ibilbide zirkularra egitea gure asmoa zenez ibaiaren ibilgu lehorratik jarraitu genuen errekazuloen arteko bidegurutze batera ailegatu arte. Harri pliek Las Cañatas  trokatik iparralderantz, ezkerrerantz, eraman gintuen. Bidezidorra trokaren eskuinatik igotzen da Tozal de las Cañatas-en azpiko lepora ailegatu arte, gero Nocitirako jaitsiera suabe, mendebalderantz, hasten du. Bideak 11km ditu baita 300metroko desmaila ere.
Nociton sartu baino lehen San Urbez-en santutegi romanikoa bisita daiteke.



No hay comentarios:

Publicar un comentario