domingo, 8 de diciembre de 2013

TOZAL DE GUARA NOCITO-TIK




Ibilbide zirkularra, oso atsegina eta erabatekoa. 22 km ibili genituen eta 1400 metrotako tartea igo genuen. Nocito bailaran zehar ibiltzen ginen bitartean Guara mendilerroaren gailur nagusira, Tozal de Guara-ra, igo ginen.
Nocito-ra ailegatzeko Sabiñanigo-an Huescarako  norabidearekin N-330 hartzen da eta 14-15 kilometrotara, ezkerretarako errepidetik, Boltañara zuzentzen den errepidetik joan Nocitoraino (A-1604). Beste aukera da Arguis-etik joatea. Sabiñanigo-tik N-330, Huescarako norabidearekin ere, hartzen  dugu. 35 kilometrotara heltzen gara Arguis-era eta bertan Nocitorako mendi errepidetik jarraitzen dugu. Hilabete hotzetan bi mendi errepideen bazter batzuetan izotza izan daiteke.
Ibilbideak ez dauka galtzerik, seinal-zutoiez, mugarriez eta, batez ere, bidezidor batez markaturik dagolako. Nocito-ko zubitik 2 km ibili genuen pista batetik, hegoalderantz, Gautizalema errekarekiko paraleloak. Seinal-zutoi batera aileatzerakoan ezkerretara biratu, Gautizalema erreka zeharkatu eta (E) La Pillera errekaren amildegian sartu ginen. Behin baino gehiagotan, kontu handiz izotzagatik, zeharkatu behar izan genuen  errekaren ondotik jarraitu genuen. Ubide-mota batetik pasatu ginen eta errekaren zati honen bazterrez gozatu genuen. 2,5 km ibili eta gero Tozal de Guara-rako norabidea adierazten duen beste seinal-zutoi batera heldu ginen. La Espatula amildegiaren pinuditik hasi ginen igotzen. 1200 metrotako kotaren aldean bidezidorrak eskuinera jo  (HM) eta jarraitzen du , batez ere igotzen, baina noizbehinka jaisten, Petreñales lepora arte. Bidean ikusi eta fotografiatu genuen Huescako Pirineo mendilerro osoa, Bisaurin-etik Vignemale-raino ¡Ikaragarria!. Behin mendilepoan eskuinetara La Punta de Corcurezo daukagu. Bertan beste seinal-zutoi batek adierzi zigun gure bidea (HE),ezkerretara. Pinudi batean sartu ginen, El Chinebro iturritik pasatu, el Raso de Hongos-era heldu. Jarraitu genuen hegoekialderantz El Tozal-aren hegoekialdeko ertza pasatu arte. Orduan norabideaz aldatu ginen, iparekialderantz, aldapa pikoa gainditzeko tontorra arte. Asken aldapa hau igotzeko seinal-zutoi batek bi aukera ematen dizkigu edo “Pedrera”-tik edo “Abadejo”-tik, gandorratik, igoz. Gutxi gorabehera antzekoak dira. Abadejoarena hartu genuen eta alhegin handiez falta zaigun 400 metrotako tartea igo genuen. Tontorretik, iparralderantz, Pirineo elurtua, bere osotasunean, Bisaurin, Axpe, Collarada, Pala de IP, Peña Escarra,  Partacua, Palas, Arriel, Balaitus, Arlas, Garmonegro, Infiernos, Cilindro, Perdido, Añisclo, Vignemale eta ahazten zaizkidanak, heoalderantz Calcón urtegia eta ekialderantz Guara mendi lerroa.
Jaitsiera hasu genuen(EIE) urrengo lepora ailegatu arte, bertan mugarriek adierazi zizkigun iparraldea eta gure bidea. Norabideari eutsiz pinudi-izeidian sartu ginen. Tarte baten buruan bidezidorrak mendebalderantz biratzen da pista batean amaitzeko Fenales basoko etxolatik oso hurbil. Pistatik jarraitu genuen metro batzuk, gero  eskuinetara eta jarraian ezkerretara biratu ginen Nocitora eraman gintuen bidezidor bat (MIM) hartzeko. Asken zati honetan Nocitorako bidea ondo markaturik dago seinal-zutoiez.
Ze Ibilbide ederra!


No hay comentarios:

Publicar un comentario