lunes, 13 de enero de 2014

ERETZA SASIBURUTIK ETA GANEROITZTIK ERREKATXOAN AMAITZEN





Ibilbidea hasi genuen Portu merendalekura igotzen den aldapan, Los tranviarios auzoaren ondoan, Barakaldoko Gurutzetan. Hegoalderantz asfaltozko errepidetik igo genuen Basatxuko ur-biltegira arte. Pistatik, eskuinera, jarraitu beharrean, aurreko bidezidor bat hartu genuen. Bidezidorra,  harrizkoa eta irristakorra,  malda gaindintzen doa  Santa Aguedatik datorren eta Saratxora zuzentzen den pista batekin bat egin arte. Pista honetatik metro batzuk ibili genituen, lehenik (M) eta gero (S), baina Arroletzaren gailurrera (459 m) eraman gintuen belarrezko aldapa igotzen hasi ginenean baztertu genuen. 

  
Sasiburu mendilerrotik (MHM) segitu genuen izen bereko gailurrera ailegatu arte (459 m). Pixka bat aurrerago Goikomendiren gurutzera heldu ginen (400m) eta Harri Zurien harkaiztia zeharkatuz bere txartel ontziera heldu ginen. Norabideaz aldatu ginen (HM) Ganeroitzko tontorrera arte (561 m) igotzen den malda pikoa igotzeko.



Ganeroitztik bere mendebaldeko maldatik jaitsi ginen eta Santa Aguedatik eta Castaños-tik datozen pisten arteko bidegurutzera iritsi ginen. Ibiltzen jarraitu genuen, lehenik mendebalderantz eta gero hegoalderantz, zementuzko pista batetik. Saratxo auzotik pasatu ginen eta norabidea galdu gabe Eretzaren maldetara zuzendu ginen, norabidea adierazten zuten seinal-zutoiei jarraituz. Bideak bira itxia egiten duenean, bere ezkerrera beste bide bat zuzentzen da mendebalderantz. Hartu genuen bide hau eta Eretzaren kontrasuetara heldu ginen. Kontra suak hasten diren leku zehatza gure bidea eta Sodupetik igotzen den pista luzea elkartzen diren tokian kokatuta dago. Hegomendebaldeko norabidearekin kontrasuen aldapa luzearen 400 metroko desnibela igo genuen. Asken aldapan bidezidorrak, zati handi bat igo eta gero, sartu gintuen nekosten artean Eretzako iparmendebaldeko maldara ateratzeko. Minutu batzuetan tontorrean geunden (887 m).




Iparmendebaldeko maldatik jaitsi ginen baina Barendilla aterpearen eskuinera irten ginen, pista batean. Gutxi gorabehera ekialderantz jo genuen kontrasuak igotzen hasi ginen tokiraino. Gero etortzeko ibili ginen bidetik berriro itzuli ginen Saratxora ailegatu arte.


Hemendik jarraitu genuen iparralderantz eta Santa Aguedatik eta Castaños-etik datozen pisten arteko bidegurutzera heldu ginen berriro. Santa Aguedatik datorren pistatik ibili ginen 150 m, gutxi gorabehera, ekialderantz, Ganeroitzen azpitik jarri arte. Goi tentsioko-dorre baten pixka bat gainetik ailegatzean iparralderantz jaisten den bidezidor bat, Castaños errekara zuzentzen den erreka-zulotik doana, hartu genuen.  Erdi kilometro edo ibili eta gero harri pila batek eraman gintuen eskuinera, Arana bidezidorrera. Bidezidor honetatik, iparekialdeko norabidearekin, Errekatxora iritsi ginen.


Guztira 19,5 kilometroko distantzia eta 1200 metroko desnivel.



No hay comentarios:

Publicar un comentario