lunes, 17 de febrero de 2014

MENDEBALDEKO LAVAZA (2693 M)




Banyos de Panticosatik (1640 m) Brazato urtegiaren harrizko bidetik GR 11 jarraitzen da. Altuera irabazten dugu, siga-saga zabaletan. 1950 metroko kotan Labaza-Brazato adierazten duen harri bat agertzen da (0.45h).  GR11 alde batera utziz goraka goazen (E), siga-sagan, Bachimañaren  eta Brazatoren arroak lotzen dituen hodia aurkitu arte (2200 m) (1.15 h). GR 11-tik atera gabe leku honetaraino heltzen da ere, Brazato beheko ibonetik gertu. Hona heldu baino lehen, kanalizazioa horizontalean, ezkerrarantz, segituz, Lavaza mendebaldeko mendiaren mendi-adarren azpitik pasatzen da. Ezkerrerantz hormigonezko etxola bat ikusten da. Babesleku erabil daiteke.


Hodiaren gainetik  pasatu ginen, bidezidor batetik igo genuen eta desagertzen denean (2250 m) altuera irabazten dugu  harri-pila lerroari segituz. Granitozko blokeak agertzen direnean harri-pilak sakabanatzen dira. Nahiz eta eskuinako ibilbidea motzagoa den, ezkerrakoa hartu genuen, baina pixka gorago erdiko ibilbidea hautatu genuen. Iparekialderantz harrizko irtegunez eta belarrazko terrazez mailakatuta dagoen malda igo genuen eta ibon baten kubetara atera ginen (2450 m).  Harri-pilek hegoaldetik urmael iguratzen duten arren, gainean dagoen kotara zuzenean igo ginen. Bertatik Batanes zirkoren gailurrak eta Cerro Gascon-etik Serrato ibon zabalaraino ikus genitzaken (2519 m) (2.15h).


Jaitsi malda batetik (HE) Lavaza mendebaldeko mendiaren piramidera. Beste ibon batera hurbiltzerakoan Lavaza ibonetatik Peña de Xuans-en  eta Diente de Batanes-en arteko leporaino  zuzentzen den  ibilbidea aurkitu genuen. Bide hau jarraitu beharrean diagonalean igo genuen (EHE), harri handien gainetik gure helmugaren ekialdeko bretxara ailegatu arte (2635 m) (3.00h).
Ertzea zorrotza eta ebakia da. Horzkada batera heltzen den harrizko eta belarrezko korrideroa (I) igo baino lehen mendebaldeko albo-bide motza egin genuen. Gandorraren hegoaldeko alboan iraun genuelarik, ezproi bat zeharkatu ondoren, erlaitz batetik pasatu ginen. Trepada txiki batek Lavaza mendebaldeko gailurra osatzen duten blokeak gainditzen uzten zigun (2693 m) (F+) (3.15h). Orratza liraina da, Zorrotza gutxiago ez den beste batetik bretxa zakona batek bananduta. Gailur honetatik eta erdikora bitartean pasatzeko moduko pasabide batzuk daude, oso egokiak beste isurialdera pasatzeko.
Bi isurialdetako ibilbideak deskribatzeko asmoz Brazato goiko ibonetatik itzuliko gara. Bretxatik (2635 m) belarrezko malda batetik jaitsi ginen (H) urtegien kotara arte (2500 m). GR 11 bidea aurkitzeko altuera berrezkuratu beharrean aintzira-arroa zeharkatu nahiago genuen. Hiru aintziretatik beherakoena (2450 m)  eta mendebaldekoena dagoena ezkerratik inguratu genuen, segidan zuhaixkez eta legar-hobiez beteta zegoen maldatik (HM) jaitsi Brazato urtegia baino beheragoan GR11 berriro aurkitu arte. Ibilbide balizatua jarraituz, hodia zeharkatu genuen berriro (2200m) eta Labazako desbideraketan (1950 m) zeharkaldiaren zirkulo itxi genuen, yadanik Banyos de Panticosara  jaistea besterik ez zaigu falta (1640 m) (5.15h).

No hay comentarios:

Publicar un comentario