miércoles, 9 de abril de 2014

CASTRO VALNERA ESTACAS DE TRUEBATIK.


 


Estacas de Truebatik Castro Valnerarako betiko ibilbidea da. Paisaia elurraz beteta zegoen eta hasieratik elurrean oinatza egin behar genuen. Beraz ibilbide erraza izan behako zuena gogortu egin zen. Beste aldetik, goiko aldean laino zerratua zegoen eta beste mendizalen oinatzei eta GPS-ari esker tontorrera ailegatzea lortu genuen.
 

BU-570 errepidea Espinosa de los Monteros-etik pastasen da eta Estacas de Trueba mendatean amaitzen da. KM 13a baino metro batzuk aurrerago errepidearen zabalgune bat dago, autoa uzteko egokia. Hala ere, elurrak uzten badu, pixka bat aurrerago, ibai Truebaren eta ur-jauzi polit baten ondean, olgetarako gunea dago, jendeak normalean aparkatzeko erabiltzen duena.
 

Olgetarako gunean (1010 m) ibiltzen hasi ginen. Ibaia zubitik zeharkatu genuen eta pista (IM) hartu genuen. Metro batzuk aurrerago utzi genuen, norabideari eutsiz, Rendoko bordeetara ailegatzeko (1140 m). Hemendik jarraitu genuen (IM) Capia edo Peñas Negras mendiaren maldeetara hurbiltzeko, Berehala norabideaz aldatu ginen (IE) eta Peñas Negras-ko bordeetara heldu ginen (1280 m). Tarte honetan aurrean izaten genuen La Maza mendia eta Cubada Grande mendia (E). 
 

Berriro norabideaz aldatu ginen (I) Peñas Negras errekaren ibilera jarraitzeko, Peñas Negras mendiaren eta Cubada Grandaren mendiaren arteko ibarbidean. Azkenean, Cubada Granda-ren Peñas Negras-en eta Castro Valneras-en artean osatzen den lautadara edo mendilepora iritsi ginen (1400 m). Castro Valneraren medi-puska aurrean geneukan. Ipar ekialderantz zuzendu ginen horma erreztasunaz gainditzen duen pasabide eskutatua bilatzeko. Bernachotik etortzen denean pasabidera zuzenean bidezidor batek eramaten gaitu, baina Estacas de Trueba etortzen denean bilatu behar da (IE).
 
 
Goiko aldean sartu ginenean iparrralderantz jo genuen. Ziga zaga eginez gailur-lerrora heldu ginen, ia ia Lelsako bordeetara begiratzen den amildegiaren ertzera. Orduan hegomendebalderantz biratu ginen eta gailurrera ailegatzen diren harriak trepatu genituen. Elurrik gabe goiko tarte hau bide zidor batez eta harri-piloez ondo seinalatuta dago.

 
DATOS
DISTANTZIA: 11,33 KM
DESNIBEL: 737 M

No hay comentarios:

Publicar un comentario