miércoles, 2 de abril de 2014

LANBREABETIK GORBEIA


 
 
 

Zeanuriko Lanbreabe auzoaren goiko aldean Mendizabal urtegia da. Bere ondoan aparkatzeko gunea badago (720 m), baita inguruko ibilbideez informazioa ematen duten kartelak ere. Bertan autoa utzi genuen. Lehen esan beharra dago Zeanuritik honaino alegatzeko asfaltozko pista bat hartzen dela, baina leku batzuetan oso aldapatsua da. Neguan, elur eta izotz arriskaurekin, hortik autoz igotzea gomendagarri ez da, nire iritziz.



Asfaltozko pistatik jarraituz ibilbidea hasi genuen (HE), nahiz eta nik aparkamenduaren ondoko muinoa igo, urtegi txikia ikusteko (IE), parking-etik eta pistatik ikusi ezin dela eta. Kilometro bat baino pixka bat gehiago ibili eta gero pista hegoalderantz zuzentzen da. Pistan metro batzuk gehiago jarraitu genuen, baina berehala utzi genuen Miruen Haitzaren eta Dulauaren arteko pasabidera (1800 m) iristen diren landetan sartzeko. Zati honetan Aldamiñapeko borden ondoan pasatu ginen eta Aldamingo artzainari homenaldia egiten dion estela bisitatu genuen. Mendilepotik biratzen joan ginen (M), Aldamin eta Miruen Haitza inguratzen, Aldaminospe mendilepora (1321 m) heldu arte. Jadanik asken aldapa falta izaten besterik ez zaigu (HMH) Gorbeiaren Gurutzera heltzeko (1480 m).
 
 
Eguna ez zen perfektua izan. Nahiz eta tontorrera heldu, haize bortitzak , nahi izango genuen bezala, ez genion ibilbideaz gozatzen utzi. Tontorrean 100km/orduko haizea zebilen.
 
 

DATUAK
DISTANTZIA: 9,100 m
DESNIBEL POSITIBOA: 895 m


No hay comentarios:

Publicar un comentario