domingo, 13 de abril de 2014

SOUMCOUY ARETTETIK

 

Soumcouy igotzeko ibilbidea hasi genuen Aretteko eski-estazioan (1640 m). Arlas mendira igotzen diren pistak gure aurrean geneuzkan baita Arlas mendi-puska bera ere. Soumcouy-ren eta Anie edo Auñamendiren ikuspegi ederra gozatu ahal genuen ere. Zuzendu ginen (HE) ostalaritzako eraikinetara, gero pistetatik (I) jarraitzeko 1880 metroko kotara arte. Bertan ekialderantz biratu ginen eta igotzen jarraitu genuen erremonteen asken geltokira arte. Geltokian eskiez eta erraketez erantzi ginen asken zatiari aurre egiteko.


Zuzendu ginen HEH, elur bigunean oinatza eginez, mendilepo batera (2240 m) heltzeko Soumcouy-ren gandorrean. Erdiko Pirineoren ikuspegi bikaina, Midi eta Balaitus nabarienak. Tontorrera arte igotzen segitu genuen baina kontu handiz, izotza eta elurrezko erlaitza direla eta. Erlaitza erortzeko arriskua bazen.
 

Itzuli ginen, gutxi gorabehera, leku beretik. Lagunak eskiez jaitsi eta ni erraketez, gauza bera ez zela. Egia esan, ibilbideaz aldatu nintzen, beste pistak aukeratu nituen, iparalderantz zuzenean jaitsi eta gero iparmendebalderantz estaziora ailegatu arte.
 
 


 
DATOS
DISTANTZIA: 11,2 KM
DESNIBEL: 725 M
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario