martes, 27 de mayo de 2014

GARMONEGRO BAINOS DE PANTICOSA-TIK




Casa de Piedra aterpetik atera ginen. Gure eskuineko maldetara zuzentzen den pista (IM) hartu genuen, Argualas-ko Malletatik jaisten direnak. Lehenengoko momentu honetan, Ibon de Baños-erako asken tartean Falagueras eta Arnales errekak aurkitu genituen. Minutu gutxitan pinudi batean sartu ginen eta Argualas errekarekiko paralelo igotzen jarraitu genuen. Bidearen ezkerrera Argualas errekak, ordicuso-tik datorren ura behin hartuta, ur-jauzi polita egitn du. Horrela La Mallata Baja-ra heldu ginen (1860 m) (35 minutos). Gure bizkarrera (H), altitudea irabazten dugun heinean, Picos de Foratura, Brazato eta Bacias agertzen doaz. La Mallata Baja-k mendi paisaia aparta eskaintzen digu, ezkerratik Feniás mendiak eta eskuinatik Argualas mendiak itxita dagoen harán eskegia.


Mallata Baja-tik eskuinera jo genuen (I), harri piloak badaude eta bidezidorra oso agerian dago. Arnales errekara urbildu ginen beste ur-jauzi txiki batetik gertu (1980 m) (1h). Hemen bide zidorra norabideaz aldatzen da (IM) Garmonegro eta Argualas gure aurrean izanik. Jarraitu genuen La Mallata Alta-ra ailegatu arte (2180 m) (1,30h). Bertan elurra agertu zen tontorrera arte. Momentu honetan Argualas-erantz (M) edo Pico de Pondiello-rantz (I) jarraitzeaz zalantzak izan genituen. Argualas-erantz jarraitzea erabaki genuen eta beste aukera itzulerako utzi genuen.


Harri handien artean sotzen den pala aldapatsua igo genuen (M) Argualas puskaren azpian kokatu ginen arte (2580) (2,10h). Atsedenalditxo bat egin genuen indarrak berreskuratzeko, ur trago bat eta bokata. Berriro aurera! Zuzendu ginen Garmonegroren harrietara Argualas eta Garmonegroren arteko mendilepora ailegatzen den pala pikora heldu arte. Pala Igo genuen (MIM), kostata, eta Garmonegro, Algas eta Argalas-en tontorrek eta gandorrek sortzen duten harán eskegi txikian sartu ginen.


Orain gutxi falta da. Garmonegro-ren malda zeharkatu ginen (IM) Garmonegro eta Algas-en arteko lepora iritsi arte. Geldialdi txki bat egin, Midi eta Arriel fotgrafiatu eta berriro aurrera Garmonegro-ren tontorrera heltzen den gandorratik (HE). Garmonegro (3051 m)(4,40.h).


TTontorrean Pirinioenn iotzea izateko sentipena izan nuen. Iparraldetik hasita eta erlajuaren orratzei jarraituz ezagutu nituen tontor batzuk: Palas, Frondiellas, Balaitus, Infiernos, Vignemal, Batanes, Picos de Labaza, Bacías, Brazato, Picos de Foratura, Astazus, Casco, Cilindro, Perdido, Tailon, Sabocos, Telera, sierra de Partacua , Collarada, Pala de IP, Midi eta Arriel.

Itzultzeko beste bide bat aukeratu genuen. Gure urratzen gainetik itzuli ginen Garmonegro eta Argualas-en arteko lepora ailegatzen den pala pikoa jaitsi arte. Gero ezkerrera biratu ginen (EIE). Garmonegroren maldetan zehar jarraitu genuen, Aguja de Pondiellos-en azpitik pasatu ginen eta leunki jaisten hasi ginen, beste mendizaleek elurran utzitako urratzak jarraituz, udan bidezidorra agerian dago. El Cuello de Pondiellos eta Pondiellos mendia gure bizkarrean geneukanean jaitsiera aldapatsuagoa egin genuen, momento batzuetan kontu handiz, La Mallata Alta-ra iritsi arte. Hemendik goizeko bidea hartu genuen Los Bañosera itzultzeko berriro.


Amaitu baino lehen nire haserre adieraztea gustuko nuke. Los Bainos-ean egindako hoteleko eraikinek inguru naturala apurtu dute betiko lotsagabeak aberazteko eta onartezina da. Gainera ezertarko ez du balio, eraikitako gahiena basterturik dago.




DATUAK
DISTANTZIA: 10,81 KM
DESNIBEL: 1401 M


No hay comentarios:

Publicar un comentario