jueves, 22 de mayo de 2014

MENDIARTEEN TARTEAN

 
 
 
 

 

Ojo Guareña Natura Monumentuaren etxean, Quintanilla del Rebollar-ean kokatua, Ojo Guareña Ibilbide Sarearen ibilbide txiki batzuk (P.R.) sortzen dira . Post honetan hauetariko bat deskribatu nahi dugu, PR.C.BU.40 “Mendiarteen tartean”. Ibilbideak 13 km eta 250 metrotako desnibela dauzka, baina inguru atsegingarria zeharkatzen du, Cornejo, Hornillalatorre eta Quintanilla del Rebollar herrietatik pasatuz. Bideak ez dauka galtzerik, markatzen duten marra zuri eta horiak eta seinale-tantaiak segitu besterik ez da behar.


Autoa Monumentuaren etxearen parkingean utzi genuen (720 m). Bertan seinal-tantaiak aurkitu genituen, ibilbide batzuen norabideak adierazten dirtuztenak. Quintanillan sartu ginen (E), Ulema ibaiaren gainetik pasatu eta "El Prado Real" errege-ostatura zuzendu ginen. Metro batzuk aurrerago, marra zuri eta horiek norabideaz aldatzen dira (HE). Orduan bidezidor bat hartu genuen eta harrizko hesiez inguraturik zeuden belardien artean errepidera BU-526 ailegatu ginen.
 
 
Errepidearen beste aldera, pista bat , metro batzuk, EHE norabiderantz zuzentzen da, baina berehala, eskuinerantz, bihurgune itxi bat egiten du (HM). Hiru errekek pista zeharkatzen dute, Ulema ibaiekiko paralelo doan bitartean. Bidegurutz batera atera ginen, gero, itzultzean, berriro aurkituko genuen. Bidegurutzean bertan sienal-tantai batek bi norabideak adierazten ditu. Eskuinera (M) 150 metro edo jarraitu genuen. Ezkerrera, HM, beste desbideratze bat agertu zen, hartu genuena. Belardien artean ibili ginen, baina laster, bidezidorra aritzen eta arteen baso hostotsu batetik igotzen da, kareazko hormen azpitik. Leku honi "La Dehesa" deitzen diote. Aurrera joan ahala norabidea hegoalderantz doa. Zuhaitz gutxiago daukan eremu batera atera ginen, La Quintana, Cornejorako errepidetik hurbil.
 
 
Errepidera jaitsi ginen, metro batzuk ibili genituen eta Trena ibaiaren ertzera hurbildu ginen zeharkatzeko harri handi batzuetatik. Ibaia uraz gainezka zetorren eta zeharkatu beharrean errepidera itzuli ginen. Metro batzuk aurrerago ibilgua lehorra zen. Ibaia deagertzen da, kareazko inguruak irensten du, Cornejotik kilometro batzuetara agertu berriro arte. Hala ere, ibaiak nahikoa ura ekartzen badu, orduan ez da desagertzen.
 

Ibilgu lerroan sartu ginen. Aspaldian urak egin zituen kobak ikusteko besta albora pasatu ginen. Kobetan ez dago sartzerik baina ondo ikusteko egurrezko egiturak badaude. Urak kalizak diaklasatik desegin zituen eta ospetsuak diren itxura bitxiak agertu ziren. Ibaiaren alde honetatik jarraitzen du Cornejoraino, orduan errepidera itzultzea ez dago beharrik.
 
 
Cornejon (640 m) Trena ibaiaren gainetik pasatu ginen, eta zuzendu ginen (I) Villarcayorako errepidera (BU-562). Errepide honetatik 500 metro edo jarraitu genuen beste seinal-tantai bat aurkitu arte, orduan ezkerrera jo genuen mendian sartzeko.
 

Pistak, kareazko eta arteez eta sastrakez betetako eremu batetik, igoera leuna hasten du. Aurrerago, Rad errekaren ondoan norabidea iparekialderantz aldatzen da. Horrela 760 metroko kotara ailegatu ginen erroitzen gainetik. Iparalderantz bailara, Herrera herria eta Somo mendiak ikusi ahal genituen. Ekialderantz La Hoz errekaren troka eta Hornillalastrarako errepidea genuezkan, baita branka itxura daukaten hormak ere. Gure aurrean, hain zuzen ere, "La Citorca" dago.
 
 
La Hoz errekaren trokaren esker aldetik jaitsi ginen (I) Hornillalatorre arte. Elizaren aurrean pasatu ginen eta herritik atera ginen iparmendebalderantz. Zuhaizti batetik pasatu ginen eta Neveron del Poyuelo-ren ikuspegi ederra begietsi genuen. Gero hasieran aurkitu genuen bidegurutzera (M) itzuli ginen berriro eta hemendik Quintanilla del Rebollar (700 m) heltzeko ibilbidearen lehenengo zatia besterik ez genuen ibili behar.
 
 

DATUAK
DISTANTZIA: 12 KM
DESNIVEL: 251 M
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario