domingo, 4 de mayo de 2014

PICOS DE FORATULA.

SARRATO, TABLATO, PICOS DE FORATULA BRAZATO URTEGITIK

Baynos de Panticosatik (1640 m), erdiko plazako eskaileretatik, abiatzen gara. Tablato errekaren zubia zeharkatzen dugu. Gorago erreka honek gure urratzak bideratuko ditu. Pista bitan adarkatzen denean ezkerrera G.R.11 uzten dugu. Eskuinetara jotzen  dugu, beste pista batetik, siga-sagan, ate hormatuak dituen etxe batera heldu arte. Etxearen atzetik, pinudi batean, bidezidor bat abiatzen da. Granitozko irtenguneak aurkitzerakoan bidezidorra, harri-pilez markaturik, belarrezko terrazez eta kanalez baliaturik, sabaien artean igotzen da. Belarrezko lautadatxo batera ateratzekoan, ezkerretik, G-R 11tik datorren beste harri-pila lerroa  ikusten da. Tablatoren erreka-zuloan gaude. Ohikoa ez den ibilbidea egin nahi dugu, balizaturik egon eta GR11 arena baino erosoago izan arren. Erreka zuloaren hondotik aurrera egingo dugu GR11-ra paraleloan. Momentu honetan ibiliko garen tartea izan ezik, lorez eta zukahitzez betetako parkean gaudela irudituko zaigu.
SARRATO, TABLATO, PICOS DE FORATULA TABLATO ERREKAZULOTIK
Harri deslaiezko aldapa igotzen dela, bidezidorra pinudi batean sartzen da, Tablato errekara begiratuz. Errekan  ur jauziak sortzen dira aldapa pikoa dela eta. Aldapa leuntzen denean zeharkatzen dugu erreka, errododendroez eta ahabiez osatutako oihanpeko  pinuen artean jarraituz. Landarea zerratua da, baina ibilbidea oso argi dago eta jarrai daiteke. Errekaren ibilbidea jarraitzen dugu. Aurrerago  Ibon bajo de Brazatotik datorren erreka maldan behera ikus dezakegu. Gure ezkerretara dagoen malda (2000 m) igoko bagenu (E)  GR11-rekin lotuko ginateke tutueriak zeharkatzen duen lekutik (2200 m). 
EKIALDEKO FORATULAREN IGAROBIDEA
Aurrera jarraitzen dugu (HHE). Harrizko muino batek eureka-zuloa bitan banatzen duenean, bidezidorrak, gure eskuinetik, belarrezko aldapa gainditzen du harrizko lautadatxo batera ailegatzeko non ia ia pinurik ez baitaude (2170 m). Gorago (2220 m), desbideratze bat, ezkerretik (E), Ibon Bajo de Brazatoren kubeta ixten duen hormaren sakonunea bilatzera doa. Bide hau jarraituz, Brazato urtegira igotzen da ere. Hasieratik dakarkagun norabideari eutsiz (HHE), aldapa berri batek, behin honetan belarrezkoa eta harrizkoa, Hoyas de Brazato plataformara eramaten gaitu (2315 m) (1.30h). Bertan urmael batzuk daude. Orain arte Pico Serratorako norabidea segitu dugu baina momento honetan, norabideaz aldatuko gara eta jotzen dugu Pico Tablatoren eta ekialdeko Pico Foratularen arteko bretxarantz (HM). Beheko aintzirara heltzeko altitude galduz, ibiltzen hasi ginen harri-pilak jarraituz. Belarrezko zerrendak aprobetxatuz, blokez osatutako labirinto sahiestuz, goraka goaz mendilerroaren sakonunean ailegatu arte (2475 m) (2.00h). Beste aldean "Picos de Piniecho" agertzen dira eta erdian Ibon de Piniello-ren sakonunea kokatzen da. 
ERDIKO FORATULA CENTRAL MENDEBALDEKOTIK
Aurreikusitako tontorretara iristeko, eskuinera daukagun ertza oso zorrotza denez, atitude galtzen dugun bitartean inguratzen dugu. Harri-pilaek laguntzen digute harritza batzuk zeharkatzen ditugun bitartean belarrezko korridore aldapatsua aurrean izan  arte (I). Korridore honetatik gure bi tontorren arteko bretxara (2525 m) heltzen gara. Lehen eskuinera biratzen gara eta gandorraren blokeak igotzen ditugu eskuak erabiliz, gero ezkerrera jotzen dugu eremu erosoagotik Pico Oriental de Foratula-ren tontorrera ailegatzeko (2574 m). Ikuspegiak begiratu eta gero mendilepora itzultzen gara berriro (2525 m) Pico Central de Foratula-ra igotzeko (2581 m) (2.30h).

Koldo.
SARRATO, TABLATO, PICOS DE FORATULA IBONES DE BACHIMAÑA ATERPETIK



No hay comentarios:

Publicar un comentario