domingo, 29 de junio de 2014

PICO MURCIA CARDAÑO DE ARRIBATIK




Alto Carrion-en asteburua osatzeko, igandean Pico Murcia igo genuen. Ibilbideak 12,5 km-ko distantzia eta 960 metroko desnibela ditu.
 
 
Cardaño de Arribaren aparkamendutik ibiltzen hasi ginen (1440 m). Las Lomas errekarekiko paralelo doan pista (I) hartu genuen. Metro batzuk aurrerago seinal-tantai bat aurkitu genuen, norabide desberdinak adierazten dituena. Pico Murciarako norabidea adierazten du ere, baina bideak Valcabe errekan amaitzen du eta udaberrian, ur handiekin, ezin da pasatu, udan edo neguan ez dago arazorik. Hasierako pistatik jarraitu genuen seinal-tantaiari jaramonik egin gabe. Valcabe errekaren gainetiko zubira heldu ginen, zeharkatu genuen eta bere ezkerreko ertzetik jarraitu genuen (I). Pixka bat geroago, gure eskuinetik jaisten den beste errekatxoaren gainean  egurrezko eta ezegonkor zubi bat zeharkatu genuen. Valcabe errekaren bailaran sartu ginen mendebaldeko norabidearekin, Pico Murciak, Las Zamurdias-ek eta Peñas Malas-ek osatzen duten zirkoa gure aurrean geneukala.


Behin bailararen hondoan harri-pilek eta bidezidorrak  bidea adierazten dute (IM) aurrean dagoen harresia gainditzeko, Pico Murcia-ren ekialdeko isurialdearen azpian. Eskuinera jo genuen bihurgun handi bat egiteko, gero sigisaga eginez, eta HM norabidearekin, mendiaren hegoaldeko isurialdean kokatu ginen. Tontorrera ailegatzeko aldapa luze eta pikoa falta zitzaigun, goiko aldean oso pikoa. Asken metroetan zati bat trepatu behar dugu harrizko irtengune bat gainditzeko, baina arazorik gabe, erraza. Aldapa igo genuen bitartean gure atzean geneuzkan La Cerezuelaren-kordala eta Espiguete.
 
 
Tontorrak buzoi bereizgarri bat dauka (2351 m). Erlojuaren horratzak jarraituz Alto Carrion-en tontor nagusi guztiak ikus ahal genituen Espiguete, Peñas Malas, Pico Cuartas, Pico Lomas, Mojón de las tres provincias, Monte Infierno, Peña Prieta, Curavacas, eta iparralderantz, hondoan, Picos de Europa.
 

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario