viernes, 12 de septiembre de 2014

MONTE BEDON CUESTAHEDOTIK.




Ibilbide zirkularra eta polita, Bedonen amildegiak zeharkatzen dituena. Erreza egiteko, badauzka 6 kilometroko distantzia eta 300 metroko desnibela. Ibilbide osoan Merindad de Montijaren ikuspegi zoragarria begiezten da.


Ibiltzen hasten gara Cuestahedoren elizan (790 m), herriaren barruan. Elizaren ondoan dagoen etxe baten ezkerreko aldetik pista bat igotzen hasten da, leunki, iparekialdeko norabiearekin. 200 metrotik gertu gurutze batera heltzen gara, bertan ezkerrera biratzen gara, hegoalderantz. Ur-gordailu batetik pasatzen gara eta pistatik jarraitzen dugu. Pixka bat aurrerago pista bidezidor bihurtzen da. Aldapa gora doa nabarmenki, hegoaldeko norabidea eutsiz, eta goiko aldean ikusten diren harri handiak erreferentzia bezala edukiz. Bidezidorra landarez beteta dago baina ez da ixten. Siga-saga batzuk eginez harri handien parean ailegatzen da (980 m), amildegiaren goiko aldean. Gutxi gorabehera Bedonen altitudera iritsi gara. Gure aurrean bertako pinudi bat daukagu eta gure eskuinera, iparmendebalderantz, dagoeneko Bedonen gailurran kokatutako telebista errepetidoreak ikusten dira. Tontorrera ailegatzeko abereen bidezidorrak edo amildegiaren ertzea jarraitu behar ez dugu besterik. Tontorrean, errepetidorez gain, Mendizaleak Taldearen buzoia aurkitzen dugu (1091 m).
 

Igoeran zehar fotografiatu ditzakegu Montija bailara, Picon Blanco eta Caballo mendilerroa, Zalama eta Ordunteko mendiak, Quincocestik gertu dauden Peña Mayor eta Peña Hornilla. Goiko aldean, hegoalderantz ikus daiteke ere Tesla mendilerreoa. Tontorretik, gainera, iparralderantz, dauzkagu Espinosa eta Castro Valneraren inguruko mendiak eta mendebalderantz Sotoscueva bailararen mendiak eta amildegiak Picón, Citorca, Neveron del Poyuelo eta Somo de Guzmantara.


Itzultzeko zuzendu ginen Bedonen eta Piconen arteko lepora, hegomendebalderantz. Bertan Bedonen amildegiak inguratzen dituen pista hartzen dugu, lehenik iparekialderantz eta gero ekialderantz. Ibilbidearen hasieran aurkitu genuen gurutzera heltzen gara eta askenean berriro Cuestahedon.
 
 
 

DATUAK
DISTANTZIA: 6,18 KM
DESNIBEL: 315 M

No hay comentarios:

Publicar un comentario