viernes, 26 de diciembre de 2014

PEÑA EZKAURRE ARGIBIELA MENDATETIK






Peña Ezkaurre kareazko mendi itzela da, oso garaia bere iparekialdeko aurpegitik ikusita. Zuriza baiarango mendebaldean kokatuta dago. Bere tontorretik baiara eta osatzen duten mendiak menperatzen dira, baina gainera, mendebaldeko Pirinio osoa, bere distira guztian, ikus daiteke: Ori, La Kartxela, Anie, Txamantxoia, Alanos, Peña Forca, Mesa de los tres Reyes, Petrechema, Acherito, Chinebral de Gamueta, Castillo de Acher, Midi d´Ossau etc.




Badirudi Ezkaurre toponimo euskaldunak esan nahi duela Ezka ibaiaren aurrean. Orduan esanahiak zerikusirik dauka mendiaren kokapenarekin. Isabatik, Ronkal baiaratik, datorren eta Benabarce baiara hegoaldetik zeharkatzen duen mendilerroaren tontorrerik altuena da Peña Ezkaurre. Ezka Ibaiak Ronkal Baiara iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du eta Isabatik pasatzerakoan mendilerroaren azpian pasatzen da.


Nafartarren mendatean edo Argibiela mandatean autoak utzi genituen (1295 m). Mendatea Benabarze baiararen eta Zuriza Baiararen artean kokatuta dago. Jarraitu genuen ibilbidea oso markaturik dago, Peña Ezkaurreko tontorretik pasatuz mendatea Isabarekin lotzen duen GR 11-ren tarteari egokitzen zaiolako. Marra zuri eta gorriei jarraitu besterik ez genion behar izan. Hegoalderantz ibiltzen hasi ginen Punta Abizondo inguratzen duen pista batetik. Laster bideak mendebalderantz bira egiten du (1360 m) eta Punta Abizondoren hegoaldeko isurialdearen pagaditik, aldats pikoan, igotzen duen bidezidor bihurtzen da. Abizondo mendilepora heldu ginen (1630 m) eta hemendik Peña Ezkaurrearen iparraldeko isurialdea igo genuan.
Abenduan aurreratua igo arren, ez zegoen elurrik, pagadian elurtegi batzuk besterik ez. Hortaz iparraldeko aupegiaren aldapa aldapatsua lur lehorraz igo genuen. Zailagoa izango litzateke elurtua egongo balitz, batez ere jaisten, zati batzuetan aldaparen makurdak 40º gaindi dezake. Hegomendebalderantz norabidearekin eta erritmo onez 1880 metroko kotara heldu ginen, zeinetatik aldapa leuntzen den.


Azken tarte honetan bidezidorra hegoalderantz zuzentzen da, kareazko harriez osatutako harrieta zabala zeharkatuz, Peña Ezkaurreko tontorrera ailegatu arte (2050 m). Harrietara iritsi ginenean zeharkatzen duen sarrio taldeak eta gainetik hegan egin zuen belebeltz-saldoak harritu gintuzten. Asken ustekabea tontorrean zegoen, bertan dolina handiak zulo itzela eragin du eta ematen du bigarren tontorrea dolinaren beste aldetik dagoela. Haraino hurbildu ginen ere. Gainera tontorra hilharri gisa jarritako harlauzez apainduta dago, mendi honetara igotzen diren mendizale askoek jarritak. Hasieran esan dudan bezala, ikuspegi ederrak gozatu genituen eguraldia sekulakoa izan zelako.


DATUAK
DISTANTZIA: 14KM (JOAN-ETORRI)
DESNIBEL: 850 M
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario