miércoles, 25 de febrero de 2015

SAN LORENZO VALDEZCARAY ESKI-ESTAZIOTIK (2. ATALA)





Ibilbide hau ez da berria Txokomendin. Iaz ibilbide antzekoa egin genuen (esteka), nahiz eta berdina ez izan.
Valdezkaray eski-estzioaren parking-ean ibilbidea hasi genuen (1540 m). Mendebalderantz zuzendu ginen LR 416 errepidetik, elurrez erabat estalita. Bideak bihurgune batzuk egiten ditu eta bi ta erdi km eta gero hegoekialdera biratzen du. Biraren ondoren metro batzuk aurrerago pista bat hartu genuen (HE), Colocobia muinoren azpitik pasatuz, Colocobia erremontearen goiko estaziora (1964 m) zuzentzen dena, LR 416 errepideak hegoalderantz jotzen duen bitartean. Tarte honetan, mendebalderantz begiratuz, Demanda mendilerroaren gailur batzuk ikusi ahal izan genituen: Gabizelaya, Campos Blancos, Otero, Escorlacia, Cruz de la Demanda.


Erremontean kranpoiak jantzi genituen San Lorenzoren iparmendebaldeko maldak izoztuta zeudelako. Hegoekialderako norabidea mantendu genuen eta 300 metroko desnibel gainditzen duten malda pikoak igo genituen gailurra lortu arte (2275 m).


Jaisten hasi ginen (IE) Campos Blancos erremontearen goiko estaziora arte. Jaisten ginen bitartean Cabeza Pardak, Cuñak eta Guilicerrak osatutako kordala begietsi ahal izan genuen. Erremontearen izena daukan eski-pistatik jaisten jarraitu genuen, eski-estazioko ekialdetik. Pistak ezkerrera biratzen duen momentuan atera ginen eta jarraitu genuen mendian zehar (M) eski-estazio nagusira arte, eta hemendik parkingera.



DATUAK
DISTANTZIA: 9,44KM
DESNIBEL: 769 M


No hay comentarios:

Publicar un comentario