domingo, 5 de julio de 2015

GARDEKO ITZULIA





Esca Ibaiak Nabarrako Roncal harana dabil iparraldetik hegoaldera. Bere adarretako bat, Gardalar ibaia, Matamachos mendatetik jaisten da, ekialdetik, Huescarekiko mugatik. Bere ibilbidean Garde harana dabil, gure ibilbidearen objektua. Lerro hauetan Garde inguratzen duten gailur nagusietatik ibilbide zirkularra proposatzen dugu, mendiak antolatzen dituen ardatza Gardalar ibaia izanez, iparraldera Kalbeira mendilerroa eta hegoaldera San Miguel mendilerroa. Guztira 1600 metroko desnibela eta 25 kilometroko ibilbidea dira.


Ronkaletik etorriz, Gardeko sarreran Gardalarren gaineko zubiari esker ezkerreko ertzera pasatzen gara eta San Miguel mendilerrorako igoera hasten dugu (HM). Zubia pasa eta gero, mendilerrotik jaisten den erreka zeharkatzen dugu, segituan eskuinagoko bidea hartzen dugu. Ezpela eta pinu-baso batetik igotzen gara. Bideak hautsitako ibilbidea marrazten du, lehenik hego-mendebalderantz zuzentzen da, gero hegoalderantz eta baso gabeko aldera heltzen denean hego-ekialderako norabidea hartzen du San Miguelgo buzoira iristeko (1241 m). Buzoian Ronkaleko euskeraz idatzitako hurrengo textua agertzen da:
SAN MIGUEL AITZ (1241M). Gardén bedratzuréin lagaogei ta amaborzt´ko apirila amalaur´gn. 14-IV-1995. GARDÉKO MENDIKARIAK.


Jarraitzen dugu (HE), altitudea galdu gabe, San Martin mendilerroa bereizten duen ertz zorrotzatik. Ertza oso aerezkoa da, bi isurialdetik erorialdia oso larria izango litzateke. Tarte batzuetan ertza estutzen da asko (2º). Ohitura ez badaukazu halako egoeretan ibiltzeko edo vertigo badaukazu, askoz obeto hegoaldeko aurpegitik doan bidezidorra, pixka bat beherago, hartzea. Harrizko ertzaren beste muturrera heltzen gara eta Saiora leporako (1250 m) jaitsiera arina hasten dugu. Gardetik Saiorara igotzen den pista hartzen dugu (HE) eta 200 metrotara ezkerretik uzten diogu, harri-pilo batek adierazten digun lekuan. Horrela Mazazetxe lepora iristen gara (1250 m). Bidezidorra, pixkanaka, pixkanaka, altitudea irabazten doa Anton lepora heldu arte (1307 m), hain zuzen ere Dozala mendiaren azpian. Orain Dozola tontorrera (1401 m) zuzenean eramaten gaituen aldapa pikoa (H) igotzen dugu.


Dozolatik jaisteko bi aukera dauzkagu: 1ª) Ekialdetik, berehala altitudea galtzen dugu ezpelen eta sastraken artean, pixka bat geroago, bidezidorra iparraldeko isurialdera pasatzen da tarte motz batean. Hormaren aldamenean doa eta ibilbide saila dauka kontu handiz ibili behar da ez erortzeko, ezpelak hartuz eta guzti. Ahuntz-bidea da. Horma pasa eta gero lepo batera heltzen gara (1299 m). 2ª) Anton lepora itzultzen gara. Hemen Matamachos mendatera jaisten den bidezidorra (HE) bilatzen gara. Harri-pilo batek adierazten digu bidearen hasiera, basoan zehar. Aurreko aukeraren lepoan (1299 m) aurreko bidearekin bat egiten du.


Orain bidezidorrak eta harri-plioek adierazten dugute jaisteko bidea. Ezkerretik basoan sartzen gara, mendilerroaren iparraldeko isurialdean. Lehenik ekialderantz doa, baina segituan ipar-ekialderantz aldatzen da, eta Matamachos mendatera (1140 m) iristen da. Gardetik mendatera igotzen den errepidea NA 176 aurkitzen dugu. Ansorako norabidearekin, errepidetik ibiltzen gara eta metro gutxitara ikusten dugu, eskuinera, Puyeta basoeliza. 900 metrotara, gutxi gorabera, Kalbeira mendilerroaren adarretako itzulia ematen duen pista hartzen dugu eskerragatik. Jada Kalbeira mendilerroan gaude, San Miguel mendilerroarekin Gardeko harana osatzen duena.


Pistak Kalbeira mendilerroaren ekialdeko isurialdea dabil eta Zordoquiko bordetara zuzentzen da. Guk tarte bat gabiltza (IE), altitudea irabazi gabe, baina 3 kilometrotara uzten dugu. Ezkerretik harri-plio batek ateratzen gaitu beste pista batera eta igoera hasten dugu. Ansotik Kalbeirara igotzen diren markak aurkitzen ditugu eta jarraitu behar diegu. La Turrieta (1340 m) deritzon leku batera heltzerakoan markak ipar-mendebalderantz zuzentzen dira Kalbeiraren tontorrera iritsi arte (1683 m). Gailurrean mugarri geodesikoaz eta buzoiaz gain Mikel gure lagunari gogoratzen dion plaka aurkitzen dugu.
Jarraitzen dugu (MIM) hurrengo tontorrera arte Iñari (1614 m). Metro batzuk jaisten ditugu (M), hegoalderantz zuzentzen den bidea hartzen dugu eta “Camino de la sierra” deriztoten pistara ailegatzen gara. Pistak ipar-mendebalderantz norabidearekin eramaten gaitu lehenik Bizkaia tontorrera (1468 m) eta gero Punta Barrenera (1482 m) gure asken tontorra.


Tarte honetan, Kalbeira tontorretik, mendi-belardiak eta ikuspegiak ugari dira. Iparralderantz ikus daiteke Ezkaurre mazizoko hegoaldea (Peña Ezkaurre, Bainés y Ezkaurre txikia) eta Alanos-ekoa ere, non oso nabaria den, mendebaldeko muturrean, Espelunga mendia.
Ibilbidea bukatzeko Gardera jaistea falta zaigu soilik. Kordalari jarraituz jaisten hasten gara (M). Berehala hego-mendebalderantz zuzentzen gara eta pista bat aurkitzen dugu. 200 metrotara ezkerretik pista uzten dugu markei jarraituz. Ondoren norabide bera (HM) daukan bidezidorra aurkitzen dugu eta eramaten gaitu Garderaino. Tarte honetan bide zuzena aurkitzea ez da batere erraza. Horrexegatik GPSrako track erabiltzea gomendatzen du ez galtzeko. Benetan, idatzitako deskribapena zail egiten zait.



DATUAK
 
DISTANTZIA: 28,2KM
DENIBEL: 1592 M



No hay comentarios:

Publicar un comentario