domingo, 19 de julio de 2015

TELERA PIEDRAFITATIK





Piedrafita de Jaca-tik La Cuniacha parkera joan ginen eta bertan utzi genuen autoa (1380 m). Ondoko pista hartu genuen (IM), baina kilometro batera norabideaz aldatu ginen (M). Bidezidorren bat hartu genuen pista mozteko. Seinale-tantai batek Telera aterperako bidea adierazten du. Guk hartu genuen, eta errekaren bideari jarraituz (HM), Ibon de Piedrafitara heldu ginen aterpetik pasatu eta gero.



Ibonen aurrean (HM) Cachivirizas kanala ikusten da. Bai harrieta izugarria, Corona de Mallotik erortzen diren harriek osatua. Baina harrietan sartu baino lehen beste zati aldapatsua igo behar da harrieta txikiago daukana ere. Pazientziaz eta bide errezagoa bilatuz kanalaren 300 metroko desnibela gainditu genuen. Peña Pardaren eta Teleraren arteko Cachavirizas mendilepora heldu ginen (2380 m).


Lepotik Peña Pardarantz zuzendu ginen (MIM). Berehala bidea bitan banatzen da, adar bat Peñaren hegoaldeko isurialdera zuzentzen da eta besteak, “Paso Horizontal” deritzonak, ekialdeko isurialdea ibiltzen du. Guk hau aukeratu genuen. Pareta bertikala zeharkatzen duen faja estua da (IM). Elurrik gabe bide erreza baina airezkoa da. Neguan ordea pasabide zaila da pareta eta faja elurrez eta izotzez betetzen direlako, orduan piolet eta kranpoiak beharrezkoak dira oso airezko zeharkaldi bat pasatzeko. Ez bakarrik neguan, elurtegiak egon daitezen bitartean oso pasabide arriskutsua da, benetan jada hainbat istripu hilgarri egon dira. Guk pasatu genuen elurrik gabe. Pasabidea oso erraza trepatzeko kanal batean amaitzen da (M). Horrela Teleraren hegoaldeko malden eta Peña Pardaren iparraldeko malden artean osatzen den sakonunera heldu ginen (2500 m).


Gure helmuga lortzeko Teleraren hego-ekialdeko harritsua ertzea igo genuen, harri-piloei jarraituz ( Lehen I eta gero IM). Azkenean tontorreko mugarri geodesikoa agertu zen (2762 m). Tontorretik iparralderantz begiratuz, eskuinatik ezkerrera, ikusi ahal genituen Monte Perdido, Vignemale, Garmo Negro ella Infiernos, Balaitu, Frondiellas, Palax y Arriel, Midi D´Ossau, mendebalderantz Collarada, Peña Retona eta Partacua mendilerroaren gainontzeko tontorrak eta hegoalderantz lehengo planoan Peña Parda edo Cachavirizas eta hondoan Peña Oroel y Jaca


Jaisteko zuzendu ginen (S) “Cuello de Telera”-ra, Peña Parda eta Telera bereizten dituen mendilepora. Bidezidorren zatiak eta harri-piloak badaude baina ez dago arazorik lepora ailegatzeko. Mendebalderntz jaisten jarraitu genuen Usabas errekara amiltzen diren terraza batzuetara arte. Jaitsiera adierazten duten harri- piloak bilatu genituen. Lehenik zuzentzen dira ipar-mendebalderantz eta gero mendebalderantz Plana de Zarranducho-ra iristeko, Peña Zarranduchoren eta Pico Retonaren azpian. Zati honetan elurtegi batzuk aurkitu genituen. Ibilbideak harri-pilei eta errekaren bideari jarraituz altitudea galtzen ari zen. Berehala norabideaz aldatu zen, ekialderantz, Peña Pardaren hegoaldeko isurialdea inguratzeko. Las Grallas kobaren ondoan pasatu ginen eta aberientzako metalezko aska batera heldu ginen. Pixka bat gehiago jaitsi ginen (E) eta igotzen hasi ginen, harri-piloak eta bidezidorra bilatuz, Peña Pardaren paretara hurbiltzeko (lehenik E eta gero IE). Azkenean, Cachivirizas mendilepoa ikusi genuen berriro.

 
Mendilepotik igotzeko bidea hartu genuen berriro autora itzultzeko, La Cuniacha parkean.



 
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario