miércoles, 2 de septiembre de 2015

BALAITUS LATOUR BRETXATIK ETA JAITSIERA LA GRAN DIAGONAL-ETIK.





Balaitus igo genuen Latour bretxatik (HE isurialdea) eta jaitsi genuen La Gran Diagonal-etik (M isurialdea). Bi egunetan ibilbidea egin genuen. La Sarra urtegira arratsaldean heldu ginen eta Respomuso aterpera igo ginen. Hurrengo egunean tontorrera joan ginen. Baina ibildide osoa egun berean egin daiteke, gogoz hori bai.
 

La Sarran autoa utzi genuen (1460 m). Ibiltzen hasi ginen (I) eta urtegia pasatu eta gero Aguas Limpias errekaren beste aldera pasatu ginen zubi batetik. Bertan Respomuso aterparako norabidea adierazten duen seinale-tantaia aurkitu genuen. Aguas Limpias amildegitik pistak altuera irabazten du. Bidean Aguas Limpias errekan amaitzen diren errekatxoen urjautsi batzuk ikus daitezke baita Arriel mendiaren ikuspegi zoragarria ere. Aterperako ibilbideak bat egiten du GR-11-rekin. Gutxi gorabehera, 1600 metroko kotan amildegia estutzen da “La Garganta de Aguas Limpias” osatuz. Leku hau “El paso del oso” deitzen da ere. Neguan eta udaberrian elurtegi izoztuez estaltzen da.
Hemendik aurrera pista igotzen doa ekialderako norabidearekin. Arriel urtegietara igotzeko desbideratzearen ondoan pasatu ginen eta denbora gutxitan Respomuso urtegiaren horma eta Gran Facha, Campoplano eta Llana Cantal ikusi genituen. Ordu erdian aterpean geunden (2140 m).
 

Hurrengo egunean, aterpearen atzetik, iparraldeko norabideaz, Respomuso amildegira igotzen den bidezidorra hartu genuen. Iturritik gertu seinal batek Balaituserako norabidea adierazten du. Harri-piloei eta bidezidorrari jarraituz aurrera joan ginen. Hasieran Respomuso errekaren ondoan gindoazen, baina berehala erreka eskuinera utzi genuen. Errekari jarraituz gero Respomuso amildegia igoko genuen eta Sclousere eta Vuelta Barrada aintziretara helduko ginen hortik bretxara igotzeko. Baina Frondellas-etako oinarrietatik ibiltzen den ibilbidea aukeratu genuen. Guretzat ibilbide logikoago desnibela obeto dosifikatzen duelako. Pixkanaka pixkanaka altuera irabazten genuen “Crestas del Diablo” (E) eta “Crestas de Costerillou” (I) ikusten genituen bitartean. Hasieran gure ezkerratik “Las Frondellas”-etatik doan Bondidier ertzearen hormak jaisten ziren, aurrerago Iparraldeko Frondellarenak eta azkenean Aguja Cadierrenak. 2840 metroko kotan, gutxi gorabehera, Latour bretxaren azpian kokatu ginen, Aguja Cadierren eta Pitón Latourren artean. Elurtegiak bretxaren inguruan zeuden baina bretxan sartu gabe. Gure ibilbidea elurtegien gainetik zihoan, baina bretxara heldu baino metro batzuk, pixka bat atzera joan behar izan genuen eta elurtegietara jaitsi pasabide txar batetik rimayara pasatu ezin genuelako.


Bretxaren harriak deskonposatua zeuden eta harriak erortzeko arriskua zegoen (kasko eraman) talde batzuk igotzen ari ginelako. Sokez hornitutako bi irtengune pasatu genituen (II+). Metro batzuk gorago, eta bretxaren azkenera heldu baino lehen, eskuinera klabo batzuk agertzen dira. Ez genituen hartu lehen iltzeak baizik eta hurrengoak, gorago kokatua daudenak, hartzeko errezagoak direlako (argazkia ikusi). Iltzeak behin gaindituta, trepatzen jarraitu genuen (II) Pitón Latour igotzeko (2690 m). Tontorraren gainean dagoen tripode handira iristeko zuzendu ginen iparralderantz eta gero ipar mendebalderantz, bideari eta harri-piloei jarraituz (3146 m). Balaitusek, Pirineo zentralaren erdian kokatuta, alde honetako panoramika zoragarriak eskaintzen dizkigu: Midi d´Ossau, Sierra de Partacua, Collarada, Pala de IP, Frondiellas, Gran Facha, Vignemale, Infiernos, Garmo Negro etc.
 

 
La Gran Diagonal-etik jaitsi ginen ibilbide zirkularra egiteko eta horrela bi isurialdetako paisaiak gozatu.
Tontorreko tripodearen atzetik harri-pilo handi bat ikusten da. Bertan jaitsieraren ibilbidea hasten da. Arreta handiz jaisten hasi ginen. Ibilbidea ez da zaila (I/I+) baina galtzeko arriskua ba dago. Hasieran bideak sigi-saga egiten du baina Isards bretxaren ondoan mendebalderako norabidea hartzen du. Balaitusko mendebaldeko isurialdea zeharkatzen duen erlaitza da, La Gran Diagonal zentzu esanda, eta Abrigo de Michaud-era arte jaisten da. Abrigo de Michaud horman egineko aterpea da. Jaitsiera osoan paisaia piriniotarraren edertasuna ikus ahal izan genuen: Midi, Palas, Arriel, Chelau aintzira, Arriel aintzirak, goikoa eta baxua, eta abar.. . 
 

Jaisten jarraitu genuen Chelau aintzirara arte, kolore turkesa urez. Hemendik bidea, galdu gabe, Arriel antziretara zuzendu ginen. Aintziren ezkerraldeko aldetik Arriel amildegira ailegatu arte. Orduan bidea adarkatzen da. Adar batek GR11-ri jarraitzen dio, “Frondellas” inguratuz, eta Respomuso aterpera iristen da. Beste adarra Arriel amildegitik jaisten da ( lehenik HM eta gero H) La Sarra urtegitik igotzen den pistara arte. Guk asken hau hartu genuen La Sarran utzi genuen autora iristeko.
 
DATUAK
DISTANTZIA: 23,5KM
DESNIVEL. 1750M








No hay comentarios:

Publicar un comentario