jueves, 7 de julio de 2016

CASTILLO DE ACHER




Hasieran Selva de Oza-tik Aguerrí igo nahi genuen, Castillo de Acher-en lo egin eta hurrengo egunean jaitsi. Baina lainoak eta izoztutako elurtegi batek planak aldatu zizkiguten. Sakua, esterilla eta bi egunetako janaria eta ura igo behar genuenez motxila arintzea eraki genuen. Castillo de Acher-en eta inguruko mendietan elurrik ez zegoela esan zuten eta hau dela eta kranpoia eta piolet ez eramateko zoritxarrezko erabakia hartu genuen. Aguerrí-ren tontorretik gertu aldapatsu malda baten gaineko izoztutako elurtegiak bidea moztu zigun eta itzuli behar izan genuen eguneko helburu nagusiari uko eginez. Behintzat Castillo de Acher-eko tontorrera heldu ginen.


Ramiro El Monje kanpalekutik abiatu ginen. Selva de Oza camping-ren aurrean, pinu, pago eta izeietako basoan sartzen den pista bat hartu genuen. Ia hasieran zutoi adierazle batek Espata-ren bidea adierazten gaitu (M). Metro batzuk aurrerago beste zutoi adierazleak “Corona de los muertos” indusketa arkeologikoaren norabidea adierazten du, baina gure ezkerretara utzi genuen eta jarraitu genuen, lehen mendebalderantz eta gero hegoalderantz, pistatik atera gabe. Hasierako bi kilometro baino gutxiago pista utzi genuen beste bide bat hartzeko gure ezkerretara. Beste zutoi adierazle batek, “Castillo de Acher” hitzekin, desbideratzea markatzen du. Bertan Espatako sakana igotzen hasi ginen. Aurrera egiten genuen bezala norabidea aldatzen zihoan (HE). Espata errekatik pasatu ginen eta basotik atera ginen belardi aldapatsu batera, artzain bordatik gertu. Borda Borreguerill sakana ren eta Espata sakanaren arteko banatzaileankokatuta dago. Gure ezkerretara (IE) castillo de Acher zegoen eta gure bizkarrera (I) Peña Forca-ren, Achar de Alano-ren eta lenito-ren tontorrak ikus ahal izan genituen.


1900 metroko kotatik lainoak tontorrak estaltzen zituen eta honek orientazioa zailtzen zuen. Gpsrako track bati jarraitu genion baina nire iritziz deskribitzen zuen ibilbidea luzegia zen*. Bordatik Borregueril sakanean sartu ginen bideari jarraituz (HE), errekatik gertu. Gure eskuinera Punta Costatizaren hormak altzatzen ziren. Sarrioak eta marmotak paisai honetako biztanle bakarrak ziren. Secús-en maldetatik igotzen hasi ginen Taxera mendilepoa bilatuz baina 2200 metroko kotan elurtegi izoztu batek bidea moztu zigun eta itzuli behar izan genuen. Jaitsi ginen (IE) Achar de los Hombres mendi lepora (2157m), jarraitu genun (IM) Acher portura ailegatu arte (2052 m). Bertatik, kolore gorriko lur batetik, Castillo de Acher-ko maldetan barrendu ginen. Bidea ondo markatuta zegoen. Behin harri handi batera heldu ginen bidea bitan banatzen da. Gora doan bideari jarraitu genion, lehen (IM) eta gero (IEI) oso piko aldapa batetik, Castillo de Acher-ko goiko sakonunera sarbidea ematen duen igarobidera arte. Tontorra iparekialdeko muturrean aurkitzen da (2384 m). 


Itzuli ginen leku beretik Castilo de Acher-ko magalaren erdiraino non mendebalderantz zuzentzen den bidea hartu genuen. Aurrerago Espata sakanatik igotzen den bidearekin lotu ginen. Ez da beharrezkoa artzain bordara itzultzea.


*Uste dut azkarragoa izango zela igo bagina artzain bordatik Jardín sakana La Costatiza-ko mendileporaino eta hemendik Aguerrí-ko tontorraraino. Baina ez genuekan informazioa eta lainoarekin ez zen komenigarria arriskatzea.




DATUAK
DISTANTZIA: 20,65 KM
DESNIBEL: 1476 M


No hay comentarios:

Publicar un comentario