miércoles, 21 de septiembre de 2016

ALTO CAMPOO-KO ZIRKO : EL CORDAL, IJAR, CUENCAGEN, EL CUETO DE LA HORCADA, BOVEDA, CORNÓN, TRES MARES, CUCHILLON.



Brañaviejako “Albergue de la Juventud”-en parking-en autoa utzi genuen. Albergue-ko ezkerretik ateratzen den pista bat hartu genuen. Metro batzuk joan ginen iparmendebalderantz baina berehala biratu ginen iparekialderantz. Bidea Cueto de la horcada-ko, Cuencagen-ko eta Ijar-ko maldeetako beheko partetik doa, Cuencagen-ko zirkora ailegatu arte. Bertan zaindari gabeko aterpe bat aurkitu genuen. Zirkoren eskuinera  El Cordel Ikusi genuen. Zuzendu ginen (IE) El Cordel eta Ijar banatzen dituen lepora. Belarrezko maldetatik igo ginen, EL Cordel-en oinarrian kokatutak dauden kareazko hormaetatik ezkerrera. Kareazko hormen gainetik pasatu ginen eta malda aldapatsua igo genuen gailurrera heldu arte. El Cordel (2063 m).
Itzuli ginen lepora, Ijan-go tontorreraino (2080 m) igo ginen (IM) eta, gelditu gabe, ertzetik bideari segitu genion (M). Cuencagen (2050 m), Cueto de la Horcada (2111 m) eta  gehiago batzuk kateatu genituen. Orduan, bidea Cordel mendilerroko iparraldeko aupegian sartzen da eta amildegi baten gainetik pasatzen da. Igarobide honi deitzen diote “El paso de la muerte”. Soka batez hornituta dago, baina udan ez dauka arazorik. 
Berehala heldu ginen Bóveda-ko tontorrera (2067 m) eta aurrerago Cornón-gora (2120 m). Hemen El Cordel mendilerroa amaitzen da. Bidearen bitartean, iparralderantz izugarrizko paisaia ikusi ahal genuen, Picos de Europa eta Peña Sagra. Hala ere, hegoalderantz Alto Campoo-ko eski-pisten paisaia nahiko atsekabegarria zen. Pistak ebakiondoak ziren paisaian. Gainera obretan zeuden, makineria astunarekin, eski-estazioa konponduz eta handituz negu-sasoiarako.
Cornón-tik jaitsi ginen La Fuente del Chivo begiratokira (2050 m). Norabidea jasoz, pista batetik igo genuen Tres Mares (2100 m). Mendebalderantz dago Peña Labra, igotzeko erraza, baina Cuchillón-erantz jarraitzea erabaki genuen. Metro batzuk ibili ginen HE, gurutz bat daukan muino batetik pasatu ginen eta pixka bat aurrerago, amildegiarekin topo egin genuen. Iparralderantz jaitsi behar izan genuen igarobidea aurkitzeko. Harri piloen lerro batek bidea seinalatzen zuen. Amildegitik pasa eta gero hegoalderantz igo behar izan genuen kordalera ailegu arte berriro. 
Kordalari jarraituz El Cuchillón-era erraza heltzen da ( E ) , lehen momentuan bidea ez dago argi, harri piloek eta bidezidorrek norabide desberdinak seinalatzen dituzte, baina bide guztiak erraza dira. Berehala ageriko bide bat ikusi genuen eta jarraitu genion, Cuchillón-go hegoaldeko aurpegitik, tontorreraino (2160 m).
Jaitsi ginen (IM) eski-pistetara eta gero, errepidetik, itzuli ginen Brañaviejara.



DATUAK
DISTANTZIA: 21,02 KM
DESNIBEL: 1446 M


No hay comentarios:

Publicar un comentario