domingo, 8 de enero de 2017

ANBOTO ARRAZOLATIK



Arrazolako aparkalekuan autoa utzi genuen. Hegoalderantz doan errepidetik ibiltzen hasi ginen, baina 600 metrotara ezkerrera biratu ginen errepidetik ateraz. “Atxekoa” baserritik pasatzen den pista bat hartu genuen. 
Baserritik 500 metrotara ezkerreko desbideratzea agertzen da. Bertan Frailiaren maldak igotzen dituen bidezidor bat hasten da, harri pilo batek seinalatuta. Bidea ez da nabaria, eta hezetasunak lokatzaz betetzen du.  
Bidezidorrari jarraitu genion “Anbotoko sakona” deritzon kanalaren oinarrira heldu arte (700m). Kanalaren ezkerrera Iparraldeko ertzea edo Frailiaren ertzea daukagu. Kanalaren 500 metroko desnibela igotzeko hegoalderantz jo genuen, gogorra, baina arazorik gabekoa irristatzen duten harriak izan ezik. Iparraldeko ertzearen goiko aldera heldu ginen (1200 m) tokian arriskurik ez dagoen, baina bai irristatzea. Metro gutxietara tontorrera iritsi ginen (1331 m). Gure inguruan Durangoko mendiak, Udalaitz, Gorbea eta abar… .


Zabalandi lepotik itzuli ginen. Gailurraren gandorra ibili ginen (E) jaisteko tokia aurkitu arte, gero Anbotoren  hegoaldeko harrizko aurpegia jaitsi ginen, harri piloei eta G.R.-ko marka gorriei eta zuriei jarraituz lepora arte (894 m). Lepo berean bidezidor bat bilatu genuen, lehen iparekialderantz eta gero iparralderantz zuzentzen dena. Bideak Anboto iguratzen du. Ez dago galtzerik oso nabaria delako. Referentzia bezala, hasieran, bidearen erdian, pago batzuk erorita daude. 
Aurrerago, ekialdera begiratzen duten Anbotoren hormen azpitik pasatzen da eta zuzenean Arrazolara jaisten da harriez eta sasiez beteta dagoen ibilbide batetik, deserosoa. Nahiz eta zati honetan bidea oso nabaria ez den, noizbehinka P.R.-ko marka zuriak eta horiak agertzen dira.




DATUAK
DISTANTZIA: 8,36 KM

No hay comentarios:

Publicar un comentario