miércoles, 21 de junio de 2017

MADEJUNO-TIRO LLAGO ZEHARKALDIA



El Cable-tik atera ginen Vueltona-rantz (IM). Jarraitu genuen (lehen H eta gero M) Fuente Escondidaren mendileporantz (2060 m), Torre de Altaiz-en azpian. Pista utzi genuen eta bide batetik (M) eta harri piloei jarraituz Hoyo Sin Tierra-n sartu ginen. Bidea Pico San Carlos-en eta La Torre del Hoyo Oscuro-ren azpitik pasatzen da. La Torre del Hoyo Oscuro-ren eta Madejuno-ren artean dagoen Tiro Casares-era heldu ginen (2340 m). Madejunoren ekialdeko ertzatik metro batzuk trepatu genituen mendiaren ekialdeko aurpegira pasatzeko. Bertan diedro-kanal bat (II-III) igo genuen llambria batzuetaraino eta berehala tontorrera (2513 m).

Metro batzuk gandorratik jarraitu genuen bretxa bateraino. Guk bretxa rapelatu genuen baina destrepatu daiteke. Ondoren lautadatxo batean amaitzen den oso tarte zorrotza ibili ginen eta rapel berri bat jaitsi behar izan genuen, 20 metrokoa baina bigarren erdia airean.
Gandorraren beste tarte bat ibili ginen eta gerdarme horira iritsi ginen. Gerdarmeak bi arrakalak ditu. Eskuinakoa igo behar da (III+ edo –IV). Goiko erdian arrakala iltze batek babestuta dago. Segituan gendarmea rapelatu genuen eta “vira” batera atera ginen.
 
Gainontzeko gendarmeak hegoaldetik trepatu ahal dira edo ekiditu ahal dira eta jarraitu daiteke Tiro Llago-rantz. Tontor honetara heltzeko, ertzatik jarraituz, kanal hori batetik igo ginen (III-) eta gero  horma txiki bat trepatu genuen (III) ekialdeko gailurrera atera arte. Gandorratik mendi honen bi gailurrak bereizten dituen bretxara  heldu ginen. Hamar metroko beste rapel bat egin genuen eta gandor osoa amaitzeko ertzaren ezkerretik (III) gailur nagusira igo ginen (2567 m).

Mendebaldeko ertzatik metro batzuk jaitsi genituen bi rapel jarraitu aurkitzeko, 20 eta 15 metrokoak. Jaitsi ginen bretxa batera baina hegoaldetik  beste bigarren bretxa batera pasatu ginen harri piloei jarraituz. Hemendik Hoyos Sengros-en isurialdera jaitsi ginen. Jaitsiera harri piloez markatuta dago eta zuzendu gintuen (lehen I eta gero IE) Cabaña verónica-ra arte.


No hay comentarios:

Publicar un comentario